Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Sortze
Joan den astean, Iparareko Carole Goñik eta Ezterenzubiko Peio Etcheverriak beren lehen haurñoari, Imanoli, ongi etorria egin diote. Goresmenak aita-amari, eta bizi luze eta uros bat desiratzen diogu sortu berriari.
Ibarreko ate idekiak
Asteburu honetan izanen dira Ibarreko ate irekiak. Huna egitarau aberatsa.
Ortziralean, hiru herrietako eskoletako haurrek eguna elkarrekin iraganen dute, tailer desberdinetan parte hartuz eta...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Txantxiku Oñatiko ikastolaren eta Beskoitzeko ikastolaren arteko harremanak 2020an hasi ziren Manex Pagolaren omenez Oñatin antolatutako kantaldiarekin. Geroztik harremana sakondu eta ireki dugu urtez urte. Oñatiarrak askotan jin dira guregana, Korrika, Non Eta Mugan eta Bi Ikastola Zubi Bat ekitaldien kari. Beskoitzeko kastola anitz sustengatu dute ere, dirua biltzen lagunduz eta ekitaldi batzuetan parte hartuz, hala nola ikastolaren aldeko manifestaldian. Gu Oñatira joan girenean ere,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Herriko elkartasun asurantza osagarria abian
Urriaren 1etik goiti, Miarritzeko Herriko Etxeak elkartasun asurantza osagarria (mutuelle) eskaintza abiatuko du ACTIOM elkartearekin, herritarrek prezio negoziatuak ukan ditzaten. Aholkulariek bakoitzaren beharrak, egungo kontratua eta aurrekontua aztertuko dituzte. Harrerak ostegun arratsaldetan eta ostiral goizetan eginen dira CCAS egoitzan, hitzordua harturik: 05-64-10-00-48. Diru-sarrera apaleneko herritarrentzako...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Heptameronaren irakurketa publikoa Donapaleun
Joan den buruilaren 26an, Zabalik elkarteak Iruñeko Nafar Ateneoa elkartea gomitatu zuen Margarita Nafarroakoaren Heptameron obraren 6. liburukiaren irakurketa egiteko Donapaleun. Bost mende geroago, literatur obra bizi, bitxi eta bixi-bixia izaten segitzen du. Margarita, Nafarroako erregina, ernazimentuko figura bat da, eta umore eta arraileria dosi on batekin deskribatu ditu bere garaiko gertakariak. Nobleen eta...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Heriotze
Aintzinekaia etxeko Mari-Jeanne Etchepare 89 urtetan zendu da. Bere ehorzketak joan den asteazkenean izan ziren. Bederatzi-urreneko meza heldu den urriaren 25ean izanen da (9:00).
Sortze
Bigarren haurra sortu da Kurutxetan. Jokin izena eman diote. Bere anaia, Antton, uros izan behar da. Zorionak Elodie Urdarin eta Benoit Dachary burasoeri baita aitatxi eta amatxieri ere.
Ateraldia
Donoztiriko Aire Ona...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Ikusi Mikusi
Herriko Etxeak antolaturik urriaren 9 eta 10ean iraganen da, euskal kultura aipagai, haur eta helduentzat, usaian mila haur bederen izaten dira, Hegoaldetik eta Iparraldetik etorriak, denak banatuak herriko gela guzietan. Aurten ere haurrak eta familiak espero dira, beraz suerte ondeneri.
Ziklo
Olhain Ikastolak antolaturik iraganen dira urriaren 18an, igandez, bi ibilaldi 85 eta 95 kilometrokoak, abiatzea plazatik (9:00), izen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016