Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a

Aste urdina, Etorkinekin Diakite, Hegalak eta Erakusketa

Aste urdina

Urte guziz bezala CCAS herriko ekintza sozialen zentroak antolatzen du aste urdina urriaren 5etik 9ra, belaunaldi desberdinen lokarriak azkartzeko eta bermatzeko. Aurtengo egitarauan huna zer izanen den. Astelehena 5: (10:00/11:00) helduen gimnasia tailerra Bilgunen, Osasuna elkarteak animaturik; (15:30/17:00) Andaula erretira etxean mutxikoak eta kantuak Ur Begi eta Uztaritzen kantuz elkarteekin. Asteartea 6: (9:30/11:30) Bizkarsoro filmaren emanaldia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a

Kulturaldia

Urzaiz elkarteak 2026ko Kulturaldia aurkeztu du. Urriko hilabete guzian iraganen da 6 ekitaldi nagusirekin. Lehena, urriaren 2an, ortziralez iraganen da bertso afari batekin (20:00). Herriko jantegian, Mixel Costa herritarrak egin apairua gozatuz, Elixabet Etxandi eta Miren Artetxe bertsolariak entzunen dira. Afaria eta saioa 27 eurotan da eta izenak eman behar dira zenbaki honetara: 06-78-84-10-20. Bigarren hitzordua, urriaren 10ean izanen da, larunbatez, Goicoechea lur-ontzi lantegian...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a

Laborarien hondarkinen bilketan Klimaren astea: “Bioaniztasuna aipa dezagun” eta Aste hondarrerako denbora pasak

Laborarien hondarkinen bilketa

Hazparneko herriak hondarkin bilketa antolatzen du laborarientzat: plastikozko sokak, anzilaga edo belarra inguratzeko filmak uzten ahalko dira. Bilketa lehengo hondarkintegian iraganen da Hazketan, urriaren 12an astelehenez (08:00-12:00 eta 13:30-17:00). Bestalde, horretarako zakuak emanen dira nahi duen laborariari Harana plazan den merkatu estalian urriaren 5 eta 6an (10:00-12:00). Gehiago jakin nahi bada 06-19-24-24-80 zenbakira deitu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a

Aturri Ondo Kantuz-en laugarren emanaldia Bardozen, Bardoze arrosez, Radarra eta Filma Klima astea kari

Aturri Ondo Kantuz-en laugarren emanaldia Bardozen

Aturri Ondo Kantuz lekuz aldatzen da. Lehuntzeko eliza nagusiko klaustro ederrean hiru aldiz egin ondoan, aurten Bardozen, Salha jauregiko arboladun parkean eginen da. Berrehun kantari hurbil elkartuko dira, Aturri bazterreko herrietako kantuz taldeetarik jinik: Bardozetik, Beskoitzetik, Lehuntzetik, Mugerretik, Hiriburutik eta Milafrangatik.

Kantuz herrikoi eta kantonal bat izanen da, besta eta kulturaren eguna....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a

Régis Pocheluren “Bideen aztarnak” erakusketa Bideak kultur gunean, Euskarazko solasaldia Amikuzeko mediatekan eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saio bat Donapaleun

Régis Pocheluren “Bideen aztarnak” erakusketa Bideak kultur gunean

2026ko urriaren 3tik abenduaren 3ra, Régis Pochelu harrizko eskultorearen “Bideen aztarnak” erakusketa berezia, Donapaleuko Bideak Kultur Gunean ikusi daiteke.

Régis Pochelu, Ipar Euskal Herrian bizi da eta nagusiki mendietako hareharria lantzen du. Besteak beste, lekuen memoria, paisaiak, sinboloak, espiritualtasuna eta gizakiaren eta bere lurraldearen arteko loturak aztertzen ditu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a

Kabalkada: Euskararentzako baliabide gehiago aldarrikatu dituzte, Polinesiako kulturak Angelun du hitzordua, Aste Urdina: mus, kantu eta ateraldiak eta Uraren zikloa ezagutzeko ibilaldia

Kabalkada: Euskararentzako baliabide gehiago aldarrikatu dituzte

Angeluko Herriko Etxearen hizkuntza politika kritikatu da iraileko kabalkadaren bi emanaldietan, Hardoyko pilotalekua eta Quintau plaza bete duen publikoaren aitzinean. Umorea eta ironia baliatuz, euskarari toki handiagoa eta baliabide gehiago ematea aldarrikatu dute antzerkilariek. Etxebizitzaren arazoa eta higiezin sustatzaileen diru gosea ere aipatu dituzte. Kultur ekitaldiak Angeluko eztabaida...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016