Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Pilota – Berrikitan iragan dira Irisarriko bi lehiaketen finalak. Denak ongi iragan dira, bai herriko plazan baita Irisarriko Herria trinketean. So egileek preziatu dituzte partiden ondoko denboraldi goxoak.
Huna plazako esku-huskako finalen berri:
Hirugarren mailan: Hugo Lagarde - Xan Errotabehere 30 / Frantxoa Jaureguy - Beñat Urruty28
Bigarren mailan: Olivier Duhart - Mikael Poutçou Hourcade 30 / Andoni Darrioumerlou - Betti Errotabehere...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Senpereko Sorginak
Lau urteren buruan, ez pentsa gaurko sorginak erretzera kondenatuak izanen direla. Urriaren 3an, kirol zelaian, Senpereko emakumeen aisialdiko errugbi talde honek antolatzen du bere lehen “touch errugbi” txapelketa (9:00). Sei emazte eta ekipa mistoen taldeak elkartuko dira kirolaz partekatzeko eta giro onaz gozatzeko. Ekitaldi honen bidez, tokiko emakumeen errugbia sustatu nahi dute eta elkartzen duten balioak ezagutarazi: elkartasuna, talde...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Herriko Etxeak uztailean aho batez adostu zuen bide bat “Orgilaneko Bidea” izendatzea. Jakin berri da Paueko prefetak Herriko Etxeari jakinarazi duela delibero hori “irregularra” dela euskara hutsean delako. Mintza Larresoro elkarteak jarrera hori salatu du, “euskararen aitortza publikoari ezarriak diren mugen erakusgarria da” adierazi du.
...Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Besta batzordeko gazteek antolatuak, Artetxea elkartearen parte hartzearekin, urriko lehen asteburuan iraganen dira. Huna egitaraua:
Urriaren 2a, ostirala
Artetxeko aitzinean lekuko ekoizleen merkatua, hilabeteko lehena, ekoizle saltzaile gehiagorekin (18:00-19:30).
Herriko gelan, etxeko talo eta lursagar erreak edariekin eta euskal jauziak emaiteko parada Rita Mutxikorekin (20:00)
Urriaren 3a, larunbata
On Egin jantegian...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Zuhañe izendatu duten muttikoa, lehen haurra, sortu zaie Berroetako Nelly Berhueti eta Xabat Petrikorenari. Bizitza luze-zoriontsua hari!
...Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Baginakien bulta huntan eri zegoela pausaleku ala eritegietan gaindi bazuela egon aldi frango eginik, hala ere pena ukan dugu jakin dugunean Félicie Suhubiette Oihanburukoa pausatu zela, utziz hain atxikia zen familia, etxea, herria eta bereziki Bixintxoko kapera, etxaldean zuena. Zonbait eskualdi eginik baditu horren inguruan, plazer izanen zuen orain pinpirinean, freskatu eta tindatu baitute, denbora pasa arren, bainan hala ere eskertzen ditugu.
Nor zagon Félicie, segur elizako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016