Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Dolu

Berrikitan lagundua izan da bere azken egoitzarat Germaine Chilibolost, Uligaineko amama, 78 urte zauzkalarik. Hiru haurren ama, 9 haur ttipi zituen eta lau arra-haur ttipi. Familiari eskaintzen dizkiegu gure doluminak.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Angeluko Kabalkada, hogei urteren buruan berriz plazan

Hogei urte baino gehiagoko etenaldiaren ondotik, Angeluko Kabalkada berriz plazaratu da. Lehen emanaldia irailaren 20an, igandearekin, eskaini zuten Hardoi pilotalekuan. Dantza, musika, antzerkia eta satira uztartuz, ehunka angeluarrek azken hilabeteetan eraman duten lan kolektiboa erakutsi zuten. 2002az geroztik ez zen kabalkadarik antolatu Angelun. Aurtengo hitzorduak, beraz, toki berezia du herriko kultur bizian. Angeluarrak dantza taldearen 60. urteurrenaren karietara sortu dute...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Lehengoko kantuen inguruko saioak Biltxokon eta Baionan Kantuz-en 29. sartzea

Lehengoko kantuen inguruko saioak Biltxokon

Urritik aitzina, hilabeteko bigarren astelehen guziz lehengoko kantuen inguruko saioak izanen dira Pantxix Bidartekin, Biltxokon (19:00-20:30). Euskarazko kantu xaharrak ezagutarazteko xedearekin eta bakoitzak janari pixka bat ekarriz, momento goxoak pasatzeko mentura du elkarteak.

Baionan Kantuz-en 29. sartzea

Baionan Kantuz elkarteak bere 29. sartzea irailaren laugarren larunbat huntan eginen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

“Perkainen itzalean”

Lehen aldikotz, ibarreko ate idekitzea kari, “Perkainen itzalean” deitu hirugarren dokumentala erakutsia izanen da urriaren 11an Aldudeko Sanoki gelan (15:00 eta 17:00). Oraikoan, 1924tik 2000ra arteko pilotaren historia aipatua izanen da: alde huntako pilotarien balentriak eta lehiaketak, bainan ere eraikiak izan diren plaza, ezker-pareta eta trinket berriak. Pilotarien lekukotasunak, filma zaharrak eta pertsuak lagun, ohartuko gira zer garrantzia izan duen pilotak gure xoko huntan....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Irailekoak poesia jaialdia eta LASAI txapelketaren finalak

Irailekoak poesia jaialdia

Euskaltzaindiak poesia asteburua antolatzen du, Herriko Etxea, Euskal Kultur Erakundea eta Euskararen Erakunde Publikoaren sustenguarekin. Poesia berriz jendarteratzea da helburua. Hitzaldiak izango dira eta hainbat olerkariren bertsoak irakurri eta erakutsiko dira. Bi egunez iraganen da, larunbat eta igandez 26an eta 27an. Ekitaldi desberdinak kitorik eskaintzen dira. Huna xeheki egitaraua: ikus afixa.

LASAI txapelketaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Ibarrungo bestak aste hondarrean, “Zozoen afaria” antzerkia, Errugbia abian, Elkarteen Foroa, 1609ko auziei buruzko mintzaldia, Amotzeko kaperan kontzertua eta Udazkeneko oporretako animatzaileak

Ibarrungo bestak aste hondarrean

Ibarrungo kartier xarmagarri huntan, Jondoni Mikelen bestak ospatuko dira irailaren 25etik 28ra, udazkenean sartu bezain fite. Beti bezala, programa mamitsua izan da. Ostiralean, 7,5km Herri Ttikiko lasterkaldia (18:30) eta mus txapelketa (19:00). Larunbat goizean pala txapelketako finalak izanen dira plazan, txerri kumearen jastatzea Emile taldeak animaturik (14:00) eta arratsean Julen’s taldea (18:00), Los Piquillos elektrotxaranga...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016