Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Heriotze eta Sortze bat

Heriotze

Mayi Boulogne zendu da Beskoitzen 85 urte zituela. Alduden sortua zen, Esnausu "Xoxilo" etxean, eta gazteko izena Villanueva zuen. 16 urtetan etxetik joan zen eta bere biziaren parte handiena Parisen iragan zuen. Ondotik, Beskoitzera erretiratu zen, eta han iragan ditu azken urteak. Louis Iriarte zendu da. Alduden, Miguelenean sortua zen. Bere lan denbora, lehenik, kamioi gidari gisa iragan zuen, eta ondotik taxi gidari izan zen. Luhosora erretiratua, han...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Heriotze, Bi sortze, Ezkontza, Gimnastika edo soinketa saioak, Besten ondotik besta komitea bildu, Panpa belarraren aurkako ekintza eta Antzuola eguna

Heriotze

Hergaitz Uhaldeko Mayalen Mougica zendu da 81 urtetan. Uhaldean sortua, Gerezietatik jina Panpale zenarekin ezkondu zen. Zonbait urtez zapatagintzan Hazparnen lanegin ondoan, laborantxan plantatu zen, xerriekin eta behi esnadurekin lan anitz eginez, kanpoan lan egiten zuen senarrak eskukaldi handia ekartzen ziolarik, lanera joan aitzin behiak jeitziz. Azken urteetan, alabaren etxean bizi izan da, familiak ongi inguraturik, maitaturik eta artaturik. Azken...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Aritz IBARRA Amikuzeko mediatekan, Ate idekitzea Amenduzeko eiheran, Emaitza eredugarria Domintxinen eta Beste hitzordu zenbait

Aritz IBARRA Amikuzeko mediatekan ibiakoitz huntan

Zabalik elkarteak gomitaturik, Aritz Ibarra berriz heldu zauku Amikuzera berak gaztean irakurri nahiko zukeen liburua eginik. Deiadarra liburu ilustratuan xeheki aurkezten dauzkigu erromatarren denboratik 17. mendea artino, gure herriak bizi izan dituen historiako gora-beherak. Buruilaren 19an, ibiakoitzez, Donapaleuko mediatekan izanen da, liburuaren aurkezpena egiteko eta gure galdeeri erantzuteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Heriotze, Karrika heste, Arinki, AEK izen emaiteak, Pilota eskola eta Izpegiko bestak

Heriotze

Borzirietan bizi zen Catherine Pechberty zendu da 86 urtetan. Doluminak Philippe, Marie Christine, Jean Christophe seme alaberi eta familia guziari.

Karrika heste

Zaldarriaga “Cuburu” etxearen desegiteko obrengatik (349 Behereko karrika), bidea joan den astelehenetik hetsia da Irey garajatik ogitegirat eta hala segituko du igande arte, buruilaren 20a arte.

Arinki

Euskal, Latino, Country, munduko......


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Euskal Museoan erakusketa berria eta Ondarearen Europar Egunak Euskal Museoan

Euskal Museoan erakusketa berria

Baionako Euskal Museoak ‘Le Fond de bain’ izeneko erakusketa berria abiatu du irailaren 11n. Erakusketak René Georges Hermann-Paul margolari, marrazkilari eta karikaturistaren ibilbidea du ardatz, bereziki artistak Euskal Herriarekin izan zuen harremana. Charles Colin margolariaren bidez haren arreba Joséphine ezagutu ondotik, bikotea Getarian kokatu zen. Han, Hermann-Paulek ‘Le Fond de bain’ aldizkaria sortu zuen: 21 zenbaki...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Amuarrain besta eta “Zazpi” filma

Amuarrain besta

Joan den astean aipatu bezala, oroit igande huntan, buruilaren 20an, dugula Amuarrain besta. Meza (10:30), ondotik pilota partida eta pottoka ibilaldiak, gero aperitifa eta bazkaria (25€). Benefizioak Aire Zabal elkartearentzat. Ongi etorri orori.

“Zazpi” filma

Onddoenea elkarteak antolaturik, ZineOnddo sailaren karietara, Mikel Lizarralde euskal zinegilearen “Zazpi” dokumentala erakutsiko da buruilaren 21ean,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016