Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Diasporaren eguna kari

Euskal Elkargoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak lehen aldiz elkartu dira, diasporaren eguna kari. Diasporaren Eguna joan den irailaren 8an iragan da. Aurten, Jose Antonio Agirre lehen lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren baitan eguna antolatu da. Ikusgarri batez omendu da Agirre lehendakaria, erbestean hil zena.

Ekitaldi horren baitan elkartu dira lehen aldiz Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakari berria eta Imanol Pradales Euskal Autonomia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Kirola eta euskal kultura Hendaia Swimrunen eta Hendaiako ondarea deskubritzeko bi egun

Kirola eta euskal kultura Hendaia Swimrunen

Uhain Gainean elkarteak antolaturik, Hendaia Swimrun kirol hitzorduaren bigarren edizioa irailaren 19an iraganen da. Binaka egiten den probak igeriketa eta oinezko lasterketa zatiak tartekatuko ditu, Hendaiako hondartzaren, itsasbazterraren eta Txingudiko badiaren inguruan. Bi ibilbide proposatuko dituzte, parte-hartzaileen mailaren arabera:

  • Uhain (11,1km): 1,8 kilometro igeri eta 9,3 kilometro...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Eskubaloia eta Heldu den aste ondarreko partidak

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 2 mailan, irisartarrek irabazi dute Bouguenais-ren kontra, 29-27. Aitzin erregional mailan, hirugarren taldeak ere irabazi du, 34-21, Bokaleren kontra. Erregional mailan, 17 urtez petikakoek, galdu dute Kostaldearen kontra, 31-33.

Nesketan, Kanbo/Irisarriko 2. taldeak berdindu du Osseauren kontra. 27/27. Erregional mailan, 18 urtez petikakoek galdu dute Mios-en, 38-35.

Heldu den aste ondarreko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Merkatua

Herriko plazan irailaren 18an (18:00-22:00) izanen da zer ikus eta jan, artisauek eta ekoizleek merkatua antolatzen baitute.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Makea Oinez

Etxe Handia elkarteak urtero bezala Makea Oinez antolatzen du, aurten irailaren 27aniraganen da. Urtsu eta Baigura mendietan gaindi ibiltzeko parada ezin ona, 4 ibilbide proposatuak dira: 13 km 650 metro desnibel, 17 km 800 metro desnibel, 22 km 1.050 metro desnibel eta 36 km 1.800 metro desnibel. Bidean zehar jateko eta edateko izanen da.

Ezkerparetan hitzordua emana da (7:30), gosaria eskainia da. Parte hartzea 10€ kostako da, horietan euro bat emanen da haur diabetikoez arduratzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Euskararen Eguna

Buruilaren 20an Euskararen Eguna antolatua da. Kike Amonarriz soziolinguistikak mintzaldia eskainiko du: “Ongi etorri euskara” gaiaren inguruan. Xan Errotabehere ipuin kontalariak haurrentzat ikusgarria emanen du (11:00). Ondotik zintzur bustitzea eta bertsu bazkaria Maialen Lujanbio eta Elixabet Etxandirekin. Bazkariarentzat 06-87-01-65-09 numerora sms bat igorri behar da. Goizean AEK hor izanen da (10:00-12:00), urtean zehar kurtsoak segitzeko izena emaiten ahalko da.


...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016