Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Ezkontza
Agorril hastapenean ezkondu dira Peio Urriza, sortzez Bixkarrenekoa, eta Patricia Mathieu, Herriko Etxean. Biak erretretan dira eta bikotea bizi da orain Artxinanean. Goresmenak!
Amuarrain besta
Buruilaren 20an ospatuko da ohiko besta hau. Mezatik hasiko da (10:30), ondotik pilota partida eta pottoka ibilaldiak. Gero aperitifa eta bazkari alaitua. Krema opilak nahi dituztenek manatu behar dituzte buruilaren 14a aitzin...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Obrak Salha jauregian
Salha jauregiaren teilatua obretan izanen da hilabete eta erdiz, urri erditsu arte, iazko ekainean izan zen harri erauntsiaren makur handiak konpotzeko. Enpresek aldamioak ezarri dituzte obrak egiteko eta aparkaleku plaza batzuk hartzen dituzte. Herriko Etxeak oroitarazten du kasu egin behar dela obren inguruetan.
Xakur herratuak
Gero eta xakur herratu gehiago gurutzatzen ditugu Bardozen, bereziki Sarradan, nun batzuk...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Eskubaloia
Nazional 2 mailan irisartarrek galdu dute Territoire Charentes-en, 36-28.
Heldu den aste hondarreko partidak
Gizonetan, nazional 2 mailan, irisartarrek Bouguenais errezebituko dute larunbatean (19:00). Egun berean, aitzin erregional mailan, hirugarren taldeak Bokale errezebituko du (21:00), eta erregional mailan, 17 urtez petikakoek Kostaldea errezebituko dute (17:00).
Nesketan berriz, erregional mailan, 18 urtez petikakoak...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Kontrabandisten lasterketa
Iragan da abuztuaren 30ean, izigarriko aro ederra izan da arratsalde apala arte. Suharriko parkean egun guzian ekoizleen merkatua bazen, bai ere zikiroa ogitartean jateko, Olhain ikastolak antolatua eta denak kontent, ibili baita jende. Arratsalde apalean euritsu izan da haur ttikien lastarketan bainan helduek ateri izan dute, horra hemen irabazleak: Lehen Aimar Otchoteco Larrarte Lesakakoa 40mn 42s. Bigarren Luken Urtxegi Urra Igantzikoa...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Euskara ofiziala Baigorrin
Joan den agorrilaren 31ko bilkuran, herriko kontseiluak euskararen aldeko aitortza edo ezagutza ofiziala bozkatu du, aho batez.
Eskola sartzea
Jean Pujo - Ikastegi publikoak bere 50 urteak ospatuko ditu heldu den urtean eta karia hortarat, ikasle ohien lekukotasunak eta anekdotak bilatzen ditu. Baldin badituzue, helbide huntara igortzen ahal dituzue: collegepujo64@gmail.com. Hauek erakusketa eta ikusgarri...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Auzo batzordeen berri
Herriko Etxeak bultzaturik berriz abiatuko dira auzo batzordeak. Uztaritzen sei dira orotara. Lehenbiziko biek egina dute beren biltzar nagusia, Hiribehere-Sokorrondok irailaren 2an Lapurdin eta Purgu Xopolok biharamunean Gaztelondoan. Beste biltzar nagusiak izanen dira: Heraitzerena 9an Auzo Baitan, Etxehasia 16an Haitzekobordan, Arruntza 23an Erdiko Etxean eta azkenik San Mixelena 24an Landagoienen. Horiek oro berriz aipatuko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016