Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Joelle Hourcade Kaxaranekoak senartzat hartu du Pierre Ezkurra. Ainhoan egin dira ezteiak. Zoriontsu bizi ditezela!
...Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Lehengo gazteen bazkaria
Aspalditik, urte guziz Herriko Etxeak 3. adinokoeri eskaintzen dien bazkarian 40 bat parte hartzaile izan dira joan den larunbatean.
Azken urtetan bezala “On egin” herriko jantegian bildu dira, kanpotik ekarri janari onen gozatzeko, araberako edari finekin.
Usaiako elgarretaratze goxoa izan da, batzuek musean bururatu dutena.
Herriko Etxetik
2025eko herri aldizkaria egun hauetan eskuratu dugu....
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Marie-Pierre Thambo zendu da 42 urtetan. Haren aitamen doluminari juntatzen gira.
...Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 17a
Herriko kontseiluan
Herriko kontseilua joan den ekainaren lehenean bildu zen. 15 hautetsietarik 14k parte hartu zuten. Bilkuran tratatu eta hartu erabaki garrantzitsuenak hauek dira:
1. Etxebizitza hutseri buruzko zerga arraberritu dute. Pentsatzekoa da erabaki hunek orain arte azken urteetan hutsak gelditu diren etxebizitzak berriz merkatuan sartuko dituela.
2. Baxoa azterketa euskaraz pasatzearen aldeko mozioa bozkatu dute. Halere hitzeman urratsa...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Ekainaren 12an (20:00), kontzertu gau ederra iraganen da Alfaroenean. Lehen partean Hiruri taldea entzuten ahalko da. Ondotik, bigarren partean Sons of Kentucky taldearen aldia izanen da, giro bero eta bizia segurtatuz. Musikaz gain, taloak eta edatekoa ere izanen dira, lagunartean momentu goxo baten partekatzeko. Sartzea 5 eurotan izanen da. Ongietorria luzatua zaie...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Heriotze
Amelie Sagardia (sortzez Pochulu) pausatu da 82 urtetan, Izpuran. Doluminak Leon senarrari, Christine, Veronique, Cecile alaberi eta familia guziari.
Artzainen lasterketa
Oilandoiren inguruko probak joan den igandean iragan dira, aro ederra lagun (600 lasterkarik Euskal Trail-ekoek baino suerte gehiago ukan dute alde hortarik). Huna sailkapenak:
- 23,6km-koan: 1- Bastian De Almeida, 2- Pantxoa St Martin, 3- Christopher...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016