Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Xarles Videgain-en hitzaldia
Baxe Nafarroako erakustokiak bere udako hitzaldiak segitzen ditu. Ostegun huntan, agorrilaren 6an Xarles Videgain euskararen herri hizkeren atlasari buruz mintzatuko da Bideaken.
Xarles Videgain, atlas horren zuzendarikide teknikoa izan da zenbait urtez, eta 11 liburutan prestatu, egin eta argitarazi du, Euskaltzaindiaren babesarekin eta CNRSren laguntzarekin.
Orotara, 3.000 galdera eginak...
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Fitesko heldu zaizkigu! Abuztuaren 14tik 16ra iraganen dira, egitarau aberatsarekin. Besteak beste, 15ean (22:00) Zea Mays talde famatua entzuteko parada izanen da plazan edota bertso poteoa biharamunean (12:30), Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperenarekin. Ondotik, Xoko Ona ostatuan bazkaltzen ahalko da, aitzinetik lekua erreserbatuz: 06-31-16-46-53.
Besta on azkaindar guzieri!
...Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Heriotze
Baigorriar guziak inarrosi gaituen berri latza: Bastida Berroko Patxi Errotabehere frango gazte zendu da. 56 urte zituen. Burumuineko tumore batek bi hilabetez ereman du. Dolumin bizienak Agnes bizilagunari, Elaia, Laida, Kleina alaberi, Christiane eta Ttotte aitameri, Maddalen eta Antton arreba-anaieri eta penetan den familia guziari. Ehorzketako meza joan den astelehenean iragan da Baigorriko elizan eta egun...
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Oporrak
Dakizuen bezala, Herria hiru astez ez da agertuko. Hori dela eta, hemen aurkituko dituzue abuztuko zenbait hitzordu, oraidanik agendetan atxikitzeko gisan.
Kontzertuak
Abuztuaren 9an (19:00), Doinu taldeak kontzertua eskainiko du La Poternen. Sartzea urririk.
Abuztuaren 18an (19:00), Maider Cigarroa entzuteko parada izanen da merkatuan. Hau ere urririk.
Ber egunean (18an), Pottoroak,...
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Pasa den astean idatzia zen bezala, agorrilaren 15ean fandango txapelketa tradizionala izanen da plazan. Sari ederrak irabazteko. Bakarrik edo bikotean, etor zaitezkete dantzatzera, denei idekia da. Izen emateak urririk bertan eginen dira (18:45).
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Heriotze
Hargantxoko Marie-Jeanne Allot, sortzez Castanchoa, zendu zaigu. 76 urte zituen. Hiru haurridetarik zaharrena zen, zoritxarrez frango gazterik galdu zituen Jean-Louis anaia eta Maite ahizpa. Osagarriz ahuldurik, azken egunetan Donapaleuko ospitalean artatua izan da Marie-Jeanne bainan maluruski han pausatu da.Jean-Jacques Allot-rekin ezkondurik, seme bat ukan dute, Jean-Michel, hunek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016