Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a
Urtetik urtera feria arra-heldu da, usaiak beiratuz eta berritasunak gehituz.
Aurten, ostiralez, uztailaren 31n zaldiek, pottokek, astoek, beteko dute Garruzeko plaza zabala, eta larunbatez agorrilaren 1ean behi, aratxe, zezengai ederrenak beren hazle eta tratulariekin hor kausituko ditugu. Bi berritasun: ostiralez (17:00), artzain xakur lehiaketa ikusgarri kitozkoa, eta ostegun arrastirian (18:00) pilota partida oraiko pilotari hoberenekin, dohainik ere, eta amikuztar laborarien...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a
Ozenki kantuz agorrilaren 1ean Donapaleun
Usaia duten bezala Donapaleuko besteen ondotik, Ozenki abesbatzak kontzertua emanen du agorrilaren 1ean, ibiakoitzez, merkatu estalian (21:00). 16 kantarik osatzen dute taldea eta plazerekin emaiten ditu ez bakarrik euskal kantuak, baina Biarnoko eta Irlandako batzu ere kantatzen ditu. Arrastiri goxo baten pasatzeko parada.
Xarles Videgain-en hitzaldia agorrilaren 6an Bideaken
Baxe...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a
Agorrilaren 2an (21:30), Argileak koruak kontzertua emanen du herriko elizan. Argileak lau ahotsetako talde polifonikoa da; bere errepertorioaren zatirik handiena gizonen ahotsetarako euskal kantu tradizionalek osatzen dute. Kantu goxo edo bizi horiek, nostalgiko edo alaiak, Euskal Herriaren arima osoa irudikatzen dute.
...Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a
Baigorriko bestak
Gure herriko bestak aste hondar huntan hasten dira eta hauen egitaraua liburuxka baten bidez errezebitua dukegu etxean, bainan huna, usaia onen ez galtzeko, programaren aitzin jasta bat, bertsutan:
Ortziralean hasiko dira
Trinketeko ostatutik,
Partidak eta zintzur bustitze,
Molde neurtuan haatik.
Gero afaria zerbitzatuko,
Jan beharko dugu xutik,
Tira...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a
Agorrilaren 5ean (21:00), Haiz’Egoa koruak kontzertua eskainiko du Espainiako atean. Parte hartze librea izanen da. Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a
Pilota emaitza
Uhaldean pilota taldeak sasoia ongi bukatu zuen ekainaren 11n Ezpeletan, Xilban Balade eta Lucas Goncalvesi esker. Denek Bateko Bidart eta Challet-i irabaziz (30-22), gure bardoztar gazteak M14ko kategoriako Euskal Herriko txapeldunak bilakatu ziren. Goresmenak jokalariei, Beñat Sallaberry haien edukatzaileari, eta nunbrean etorri zen publikoari!
Merkatu gormanta
Merkatu gormanta itzuliko zaigu uztailaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016