Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a
Herriko Etxeak jakinarazten digu Harpealde gunearen berrantolatze eta segurtatze lanak aitzinatuak direla.
Herria zeharkatzen duen errebide handia, zolaren berritzeko, hetsia izanen da agorrilaren 3tik 7ra (8:00-17:00). Lan tenoreetatik kanpo ibilgailu arinentzat baizik ez da irekia izanen. Kamioi, traktore eta holakoentzat gau eta egunez hetsia egonen da lanek dirauteno, desbideratzeak seinalatuko dira urrunetik Donamartirin,Donoztirin, Aiherran eta Oragarren.
Obra...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Panpa belarren aurkako ekintza ezeztatua
Ederrak edo bereziak iduri duten landare hauek, bide bazterretan, hesietan, edo berdin zoko batzuetan eta baratzeetan ikus ditaizke. Herriko Etxeak eta Aiherra Bizirik elkarteak diote lehen saltokietan eros zitezkeen landare hauek orain suntsitzekoak direla osagarriarentzat eta bereziki haurren osagarriarentzat kaltegarriak direla frogatua baita: duten polenak hatsa hartzeko arazoak sor ditzazke. Landare hunek dituen hosto...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Esnausuko bestak uztailaren 25 eta 26an iraganen dira, bi egunez luzatuko den egitarauarekin. Ebiakoitzean (18:00), pilota partida jokatuko da Esnausu eta Eugiren artean: Esnausuren izenean Hualde-Alcasena bikotea ariko da, eta Eugiren izenean, berriz, De La Fuente-Mikelarena bikotea. Partidaren ondotik, burger gaualdia antolatua da, DJ Cric Cric-ek alaiturik. Igandean (10:30) meza nagusia Esnausuko kaperan ospatuko da. Arratsaldeko 14:00etatik goiti, mus lehiaketa iraganen da. Parte hartu...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Bertso bazkaria
Donapaleuko bestak kari, usaia duten bezala, Amikuzeko bertsolarien lagunek bertso bazkaria antolatzen dute uztailaren 26an, igande eguerditan, Touzaa etxean. Gozo-Gosek eskaini pintxoak gozatzen ahalko dira.
Hiru bertsolarik alaituko dute elkarretaratzea: Irati Alcantarilla, Senperen lehen atera zena azken Xilaba lehiaketan, Aitor Etxeberriazarraga donostiarra...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Uztailaren 29an, oraindik ez ikusi edo beste behin ikusi nahi dutenentzat, “Bizkarsoro” filma herriko plazan emanen da iluntzean. Oroitarazteko, huna filmaren sinopsia: “Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guziak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Sua
Joan den ortzegun goizean, 7:30ak irian abiaturik, suak kalteak egin ditu Baigorriko jendarmerian. Bulegoak eta garajeak dira gehienik funditu, jendarmeen eta hauen familien bizitegiak ez dira hunkituak izan eta beharrik, ez da kolpaturik izan. Inkesta bat hasi dute berehala jakiteko zerk duen su hori piztarazi eta iduriz, elektrikatik jin ditaike makurra. Baigorri, Ortzaize, Donibane Garazi eta Iholdiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016