Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a

Artzain txakur lehiaketa - Dantza ikusgarria - Euskadiko Orkestra - Eskola garraioak - Otsantzeko beila - Suhiltzaileen bala - Pilotari so

Artzain txakur lehiaketa

Urte guziz bezala, uda betean Zaldubi Ikastolak antolatzen du artzain xakur lehiaketa errugbi zelaian, abuztuaren 4an astearte arratsean (19:00). Urtez urte hunen arrakasta goiti doa, hemen aurkitzen baitira inguru huntako artzain xakur hoberenak beren jabeekin, publikoa loriatzen baita xakur eta hezitzaileen lana deskubritzearekin. Udatiarrez kanpo herritarrek ere parte hartzen dute ekitaldi eder huntan. Proposatua izanen zaigu jan eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a

Pastoral ederra

Iragan dira Lurdes Iriondo pastoralaren hiru emanaldiak Sohütako Hoki auzoan. Lehen emanaldia beroteagatik harmailak ez dira arras bete. Baina publikoa oro har loriatu da. Lerro hauen idazlea lehen emanaldiaz da gozatu, goizetik harat heldurik. Betiko Jeannot Etcheto apezak du elizkizuna kudeatu, aktore guzien presentzian. Ohi bezala, predikua bertsoz ondu du, daukan umore bereziaz mamiturik. Eta arratsaldeko ikusgarriarentzat, Jinkoak telefonatua omen zion erranez hodei handi bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a

Lan eskaintza

Urepeleko eskolak zabaltzen du abisu hau. Lehen Hezkuntzako ikastetxeko hezkuntza eta pedagogia jardueretan laguntzea eta herritartasunerako hezkuntzako ekintza edo proiektuen bultzatzeko lan eskaintza bada 18 eta 25 urte artean dituen gazte batentzat.

Baldintzak hauek dira: haurrekin lan egiteaz motibatua izaitea, astea 24 oren eta 30 oren artean lan egitea eskolako egunetan, elebiduna izaitea (euskara eta frantsesa) eta Urepeleko eskolan lan egitea.

Xehetasun gehiago nahi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a

Mutxikoak - Kontzertu - Abesbatza - Udako kontzertuak - Argazki erakusketa - Bixintxo bestak - Urruñan Bizi aldizkaria - Ibardingo bidea hetsiko dute - Pilota

Mutxikoak plazan

Uztailetik urrira, biak barne, hilero, hirugarren igandean, hau da, uztailaren 19an, agorrilaren 16an, irailaren 20an eta urriaren 18an, mutxikoak izanen dira herriko plazan (11:45), Patxi eta Konpainia taldearekin.

Kontzertu klasikoa elizan

Agorrilaren 9an, igandez (18:00), Dorian Gheorgihilas flauta-jole moldaviarrak eta Hans André Stamm organo-jole alemaniarrak, elkarrekin, kontzertua emanen dute Jondoni...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a

Mintzaldi - Herriko bestak - Laborarien lehiaketa - Pilota besta kari - Pilota txapelketak

Mintzaldi

Joan den asteazken arratsaldean, Marie Christine Amestoy herritarrak mintzaldia egin du Lapurdi gelan aipatzeko Kapito Harri elkartearen mende iragana, mendemuga hori aurten ospatzen baitu elkarteak. Karia hortara “Kapito 100 urte” liburua plazaratua izan da, osoki bi hizkuntzetan moldatua. Salgai aurki ditake elkartearen egoitzan Kiroletan.

Herriko bestak

Hitz hau bururatzean aurtengo bestak bukatuak dira....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a

Herriko pestak - Sanokin - Bataioa

Herriko pestak

Uztailaren 31 eta agorrilaren 1, 2 eta 3an, herriko pestak ukanen ditugu.

Ortziralean, elizan (20:00), kantaldia, Ur Begi, Kalakan eta Berçaits anaiak entzunen ditugu.

Biharamunean, larunbatean, zangobaloi txapelketa ukanen dugu eta gero zikiroa (19:30).

Igandean, mezatik landa, esku-huska partida, Sanoki gelan. Arratsean, bazkaria, DJ Delta taldeak alaiturik.

Astelehenean, herritarren eguna.

Esker mila gazteriari, holako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016