Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a

Udako kultur asteak - Flauta eta organoa uztartuz - Kontzertuak - Argazki erakusketa - Adindunendako besta bazkaria - Euskara guti herriko aldizkarian - Laborantzarako lursailak - Miugaz gaindiko suhiltzaileak - Pilota

Udako kultur asteak Urruñan

Hauek dira, uztail eta agorrilerako, herriak astero eskaintzen dituen ekitaldiak eta animazioak: Astelehenetan merkatua Zokoan, Untxin plazan (8:00-13:00). Herriko pilota-plazan euskal kirolak (21:00). Astearteetan Joritz Larraza urruñar historialariak bisita gidatua herrian barna. Hitzordua: (10:30) turismo bulegoaren aitzinean. Bixintxo elizako organoari bisita gidatua (18:00). Kontzertuak eta euskal dantzak plazan (19:30)....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a

Euskal Museotik


Uztailaren 29an (11:15), “Kepa tilolaria” animazioa iraganen da, 2 eta 4 urte artekoentzat. Lehengo nabigazioa ukanen du ardatz, Errobin eta Aturrin. 45 minutuko iraupena ukanen du eta euskaraz izanen da (frantsesez 10:15). Sartzeak 4 euro kostako du haurka, urririk laguntzaileentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a

Herriko bestak ongi bururatu - Baztandarrak Trail larunbat huntan - Gaueko merkatua

Herriko bestak ongi bururatu

Joan den astean bestetako lehen hiru egunak aipatu ginauzkitzuen. Azken biak ere giro onean iragan dira. Astelehen arratsean, zikiro jateak mahainen betea egin du, txartel guziak zenbait egun lehenago saldurik zirela. Botakantu taldeak ederki animatu du. Asteartean, azken eguna, gazte andana eta adin zohituagoko herritar multxoa Noblianean bildu da eguerdiz. Alain...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a

Kontzertua


Uztailaren 26an (11:30), Bost Axola taldea kantuz ariko da Luis XIV plazan. Urririk.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a

Kabalkada

Astekari huntan lehen orrialdean agertu ginuen bezala, oroit Donazaharreko “Kontrapas” kabalkada asteburu huntan emanen dela, uztailaren 24 eta 25ean, ostiral eta larunbatez, Salha jauregian (21:00). Aitzin, jateko eta edateko manera izanen da (18:30).

Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia izanen da, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik. Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a

Uraren erabilpen mugatua - Mendi biziak - Escape game - Beste ausagailu batzu

Uraren erabilpen mugatua

Prefeturaren deliberioz, Hazparne herria alertan da uraren erabilpenean. Alabainan erresalbuak apaltzen ari dira eta udan ur beharra emendatzen da. Uztailaren 10etik geroz egoera hortan da herria eta jendeen egiazko beharrak, osagarria, suteen defentsa eta abereen ureztatzea dira lehentasunak. Horra zer ez den egin behar: pizinak bete, autoak garbitu, kanpoak garbitu salbu ofizialeentzat, baratze, lore eta golfak ureztatu (8:00-20:00), kirol...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016