Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Hiri Besta lasterketa
Hendaiako herriak kirol oinetakoak janztera gonbidatzen gaitu Hiri Besta lasterketa tradizionalaren 2026ko ediziorako. Korrikalari amateurra izan, lehiakide trebatua izan, edo familian korrika egiteko gogoa ukan, goazen kirol une nagusi hau partekatzera, giro paregabean.
Abuztuaren 7an (ostirala): gazte eta helduak. Hiru ibilbide aukeran, hiri-barnetik abiatuz (elizaren aitzinean): 10km (19:00), 16 urte gutienez, 5km (19:05), 14 urte...
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Bi artzain xakur lehiaketa
Egun guti barne, bi artzain xakur lehiaketa izango ditugu gure herrian: lehena ostiral huntan, agorrilaren 7an (19:00), aspaldiko urtetan bezala Murtutsenia elkarteak antolaturik. 6 xakur ariko dira lehian beren artzainekin. Eta bestea ondoko asteartean, agorrilaren 11n, Arrokagarai ikastolak antolaturik (18:30).
Biak Atharri ezkerparetako zelaian iraganen dira, eta izanen da bietan zer jan eta zer edan tokian...
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
“Makeako laborariak” elkarteak bi urtetarik gasnaren inguruan besta antolatzen du, aurten agorrilaren 21ean iraganen da, ostiralarekin. Aurtengo berezitasuna da dastatzeko guneak aldatuko direla, laborari bakoitzaren mahaietan eginen da, haien ekoizpenez gain, gasnarekin egin platerak proposatuak izanen dira. Eguerditan inguruetako sukaldariek egin pintxoak salgai izanen dira.
Bestalde beste animazio desberdinak izanen dira: ardi gasna txapelketa, etxaldeen bisita, pilota partida,...
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Agorrilaren 9an, Libre kolektiboak sustengu bazkaria antolatzen du Ortzaizeko ezkerparetan, elkarteko laborarien laguntzeko. Bazkaria aitzin (11:00), mintzaldia izanen da eta ondotik bazkari herrikoia (13:00). Bazkariarentzat, mezu idatzi bat izena, herria eta nonbrea ezarriz igorri behar da zenbaki huntarat: 06-33-49-18-56, ortzeguneko berantenaz.
...Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Prefetaren abisua
Departamendu guzian debekatua da: sua egitea, suziriak eta bertze. Ikusi bertzetan suak zer makurrak egin dituen, hortako errespeta dezagun abisu hori.
Lezeak
Zaku zaharren bisita ukanen dugu abuztuaren 6an (19:30), bisita frantsesez izanen da.
Lezeko gaina ere bisitatzen ahalko da abuztuaren 14an (9:00), Imanol Amestoyrekin, prezioa 6€. Bi bisita horientzat erreserbatu behar da 05-59-54-21-88 zenbakiaren...
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Euskadiko Orkestra ostiralean
Andante Musika Hamabostaldiaren kari, Euskadiko Orkestra ospetsuak gaitzeko emanaldia proposatzen dauku Larreko antzokian, abuztuaren 7an (21:00). Musikagile handi batzuen entzuteko parada ezin hobea izanen da: Antonio Vivaldiren “L’Olimpiade”-rekin idekitzea, Jean Sébastien Bach-en biolin kontzertua baita hunen biolin eta hari instrumentuendako segida, Georges Philippe Telemann-en Don Quichotte 89 zenbakiaren segida. Obra horiek,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016