Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a

Liburu aurkezpena, Merkatu gunea, Europa oinez eta Gospel kontzertua

Liburu aurkezpena

Elkar liburutegian irailaren 10ean (19:00) Euskal Errepublikarantz - Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak liburu kolektiboa aurkeztua izanen da. Manu Robles-Arangiz fundazioa eta ELA sindikatuak bultzatu liburuan Euskal Herri osoko alor sozialeko, akademiako zein sindikalgintzako egileak elkartu ditu. Egungo egoeraren azterketa egin eta, Euskal Errepublika aktibatzeko gakoak mahaigainean ezarriz, besteak beste feminismotik, ekonomiatik, lan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a

Uda bukatzen ari da, Elkarteen foroa, AMAP-a, Ondoko egunetan Erakusketa Choribit gelan eta Elgarrekin korua

Uda bukatzen ari da...

Uda bururatzera doa, eskola sartzea hor da eta zonbait astez izan diren abusagailu bereziak fini dira. Arrakasta pollita ukan dute astearte arratsetakoek, ostiraleko aperitifek eta larunbateko merkatuek. Kapera bisitatua izan da. Buruilean eginen dira oraino Hazparneren ezagutzeko antolatuak diren ibilaldiak. Hiri barnean ibiliz historia eta istorioak kondatuko dira. Hortan parte hartzeko bederatziak et’erdietako joan behar da kapera aitzinera....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a

Dolu eta Gasna besta

Dolu

Agorril hastapenean Pettan Idiart 89 urtetan hil da. Herria astekarian anitz urtez herriko berriak eman ditu. Euskaltzale suharra, bertsuzalea, euskal kulturari atxikia, Pettan euskaldun peto-petoa zen, bere herriari atxikia. Pilota entrenatzailea izana, hurbiletik segitzen zuen, plazara hurbiltzen zen partiden ikustera. Airetik elkartean laguntzaile izan da emazteentzat sail berri bat ideki zuela. Xintxuketa ere maite zuen, nork ez du etxean Pettanek egin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a

Heriotze, Elkarteen eguna, Irriaren yoga, Pilota eta 100 urteak

Heriotze

Agorrilaren 13an, bere azken egoitzara lagundua izan da Maddi Ichouribehere, Anseño sortua, 97 urtetan, herrian segur aurpegi ezaguna zen. Uztaritzen sortua zen eta Anderenborda etxean bizi. Familiatua, zonbait urte bazuen alargundua zela Laurent senarra galdurik, 6 haur ukan dituzte, bost alaba eta seme bat. Sukaldari aparta zen, bixkotx egiten bereziki. Beti zerbitzu egina urte luzeetan arizan da parropiako kermezetan sukaldari bezala. Jendekina osoki,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a

Abarratia mendi kaskoan kantaldia - Izturitzen bide handia zerratua - Ondoko hitzorduak - Uda da denentzat

Agorrilaren 21ean, Abarratia mendi kaskoan kantaldia

Duela hiru urte, Arberoako ostiralak udako animazio-sail berria hasi zuten Aiherra, Izturitze, Donamartiri eta Donoztiriko Herriko Etxeek eta herri hauetako batasunek elkarturik, besta komite, ihiztari ala kultur elkarte. Bide beretik segitzen dute aurten ere, hiru Herriko Etxeek (Donoztirikoak ez du parte hartzen) eta batasunek bakoitzak animazio bat ortziraletan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a

Ezkontza - Herriko bestak - Belaun kooperatiba

Ezkontza

Joan den ebiakoitzean, Koxkorreko Iban Antchagnok bizilaguntzat hartu du Barkoxeko Emilie Douard. Familia gaztea herrian berean bizi da. Goresmenak Emilieri eta Ibani.

Herriko bestak

Asteburu huntan herriko bestak ospatuko dira. Horra gazte komiteak prestatu duen egitaraua.

Ostiralean (17:00), Alfaroineko Joko Berriko esku-huskako eta frontenisko finalak izanen dira. Arratsean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016