Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Etxea herrian egina dute eta oraintxe ezkondu dira Mirentxu Uhaldeborde eta Emmanuel Fregonèse kanboarra. Elgarrekiko bizitza zoriontsua hauei.
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Mundua utzi du Panpi Zaldunbide Aroztegikoak minbiziak eramanik 68 urtetan. Maitatu dutenen atsegabea partekatzen dugu.
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a
Sortze
Plazer handirekin jakiten dugu Berokia etxaldean, Maika deitu duten neska ttipia sortu zaukula. Maider Haizaguerre eta Gaetan Miozzo burasoak zorion osoan ditugu beren lehen haurñoarekin.
Goresmenak eskaintzen dizkiegu baita ere aitatxi-amatxieri, ahantzi gabe arra-amatxi, loriatzen dena segur belaunaldi berria ikustean. Maikak goza dezala familiako ingurumen goxoa, osagarri on bat lagun.
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a
Herria gure astekaria oporretan zen denboran pasatu dira anitz gertakari gure herrian. Hasten naiz heriotzetik, bururatzeko herriko pestekin.
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a
Irailaren 5ean Bernadette Jougleux gunean (10:00-13:00) elkarteen forua iraganen da. Goiz horretanelkarteek eskaintzen dituzten aktibitateen ezagutzeko parada izanen da, izan kirolean, kulturan edota sozialean.
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a
Heriotze
Agorrilaren 6an jakin dugu Jean Elgart, Gaztarreineko semea hil dela Labennen, 76 urte zituen. Mimizanen bizi zen. Urepelen ehortzia izan da. Doluminak eskaintzen ditugu Gaztarreineko familiari. Agorrilaren 19an aldiz, Gaxuxa Fernandez-Charlet, Urriztiko etxeko anderea pausatu da 97 urtetan. Emazte xume eta langilea, beti umore onean agertzen zena, nahiz jasan dituen harek ere pena frango bere bizian. Gure doluminak bere haur, haur ttipi, haurride, iloba eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016