Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Haur Joko Eguna, Amotzeko kaperan musika, Senpereko Jauregiaren bisita, Pilota Museoko ateak zabalik, Plazako Errotaren bisita, Mutxikoak, “Sartzea Beltzean” Mediatekan, Urdazuri ibaiaren garbiketa eta Bilkura publikoa Sanoki ostatuan

Haur Joko Eguna

Eskolako sartzea bezain laster, irailaren lehen asteazkenean, kirol zelaiak aurkitu du haur parrasta polita, eguzkia lagun. Jarduera asko proposatuak ziren, hauetan zonbait iniziazioa Spuc-eko kide batzuekin, adibidez bizikleta, errugbia, zangobaloia. Bertzeak bertze, suhiltzaileek erakutsi dituzte lehen sokorri-jestuak, haur eta helduen artean jostatzeko egurrezko jokoek izan dute arrakasta baita gaztelu puzgarri bat haurren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Emeki jaialdia, Mutxikoak igandean, Ihintza Cloé-Hargous-en erakusketa, Kantu afaria Xaian, Familien Gida, 2026ko sartzea, Bixikeneako Oihan-Baratzea, Betizuen xerka Erantsuko bidexkan, Elgarrekin Mendian eta Urruñarrak Pilota, izen-emateak

Emeki jaialdia

Ibilki programaren barruan, aurtengo Emeki jaialdiaren karira eta Herriko Etxearen partaidetzaz, honako ekitaldiak izanen ditugu herrian, denak urririk:

  • Irailaren 25ean, ostiralez eta herriko plazan, Hor Hor musika taldearen emanaldia (19:00).
  • Irailaren 26ean, larunbatez eta herriko plazan, Neskerena taldearen Badoa koreografia (18:00).
  • Irailaren 27an, igandez eta herriko plazan, Ibawa kolektiboaren Gaua sorkuntza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Arrapestak argazkia eta Kosta Garaian ere sartzea: aktibitateak berriz abian

Arrapestak argazkia

Eskola sartzeetan den gogo ilun horri ihes egiteko, Zuraideko gazteek arrapestak antolatzen dituzte irailaren 18 eta 19 huntan. Ostiralean, pala txapelketaren finalak plazan (18:00), ondotik freskatzeko, ostatua idekirik egonen da gau osoan. Biharamun goizean, bazkaria aitzin azken finalak jokatuko dira, ahatik paella jan nahi dutenek izena eman beharko dute 07-68-80-32-12 deituz. Kasu! Ez baita hortan bururatuko, Beer Pong txapelketan parte hartzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Kapito Harriren 100 urteak: plazako oroitarria, AEKren prentsa ageria, Latsan kantuz eta Ondarearen egunak

Kapito Harriren 100 urteak: plazako oroitarria

Joan den larunbatean iragan da beraz mendemuga horren ospakizuna Bilgunen. Jean Mixel Barnetche erretorearen ongi etorriarekin hasirik, Alain Toffolo lehendakariak kontatu du elkartearen 100 urte horien bizia eta heriotzak. Benedizione otoitza gero kudeatu du erretoreak, irakurgai, mintzaldi bertsu eta kantuekin. Populu guzia bildu da ondotik pilota plazara, kanpoan zireneri juntatuz. Piero Rouget auzapezaren mintzaldiaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a

Ondareari buruzko egunak, Txik Txak garraio-txartelak, Mutxikoak plazan, Elkarteen Foroa, Urruñako Antzerki Eskola...

Ondareari buruzko egunak

Irailaren 19tik 21era Ondareari buruzko egunak izanen ditugu herrian. Horren kari bisita gidatuak eta erakusketak antolatu dituzte.

Irailaren 19an eta 20an, Urtubiako jauregia ezagutzeko bisita izanen da. Bertan, jauregien garapenari buruzko erakusketa bat izanen da ikusgai. Prezioa: 0 eta 7 euro artean.

Irailaren 19an, bisita gidatua izanen da Intzura uhartera, Faisaien Uhartea ere deitua, 10:00ean eta 16:30ean,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a

Sartzea, Merkatu estali berria eta obrak, Maritzuli Konpainiaren erakusketa eta Selauru hustea

Sartzea

Eskola sartzeak berrikuntza garrantzitsua ekarri du Baionara. Lahubiague ama-eskolak autismoa duten haurrentzako irakaskuntza unitatea ireki du, Ipar Euskal Herrian mota horretako lehena. Urritik goiti, hiru eta sei urte arteko zazpi haur hartuko ditu. Irakaskuntza egokituaz gain, hezkuntza eta osasun arloko profesionalen laguntza ukanen dute, eskola arruntean ahal bezainbat integratzea helburu.

Gela egokitzeko lehen lanek 10.000 euroko kostua izan dute;...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016