Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Heriotze, Ondarearen egunak, Izpegiko bestak eta“Brik à brak”

Heriotze

Joan den ortzegunean, Okozen bizi zen Sophie Fouché (Marcheix sortua) zendu da 48 urtetan. Bordele aldetik etorria zen Baigorrin bizitzera. Doluminak Nicolas senarrari eta familiari.

Ondarearen egunak

Europa mailako ospakizun hunen karietara, Herriko Etxeak bi ekimen antolatzen ditu: Herriko biztanleen argazki zaharren bilketa. Hauek Herriko Etxera ekartzea proposatzen dute, digitalizatzeko eta gisa hortan kontserbatu ahal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Heriotze, Eskubaloia eta Heldu den larunbateko partidak

Heriotze

Etxarteko Jean Choutchourou zendu da 90 urtetan. Aljeriako gerlan parte hartu zuen eta frango inarrosirik gibelerat jin. Zonbait urtez lanean ari zan da Ameriketan, eta gero sortetxerat berriz itzuli. Hargintzako eskola egin eta, ari izan da ofizioan serioski. Erretreta hartu eta sartu da Luro fundazioan. 30 urtez han bizi izan da etxean bezala, tokian, laguntza frango emanez. Irisarriko elizan iragan dira ehorzketak, joan den asteazken arratsaldean. Dolumin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Pilota eskola mutikoentzat eta neskentzat

Mutikoentzat – Esku-huska lehen urratsak egiteko gisan, Abarratia pilota batasunak pilota eskola antolatzen du, 7 urtetik goitiko mutikoentzat, ostiral guziz (17:45-18:45), Donoztiriko Sanoki ezkerparetan. Arduraduna den Nikolas-ekin harremanetan sartzea galdatua da (06-83-00-69-02).

Neskentzat – 7 urtetik goitikoentzat, aste guziz pilota eskola antolatzen dute, paletaz pilota goma hutsarekin edo betearekin, asteazken arratsaldetan (13:30etatik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Bestak, Adinekoen ateraldia eta Kirolak

Bestak

Larunbat arratseko kontzertuan izan da jende, 2.000 sarrera saldu dira. Igandeko eguna biziki interesgarria izan da: goizean meza nagusia Hazparneko klikarekin, arratsaldean berriz, desfilea zigantekin eta auto mozorrotuekin. Ahate joko eta dantza ederrak ere izan dira.

Luzeko pilota partidak:

  • Astelehenean, Pelletrat pilotariaren omenaldia, Uztaritze bat 7 eta Uztaritze bi 5.
  • Asteartean, Pantxo Olazagaztiren omenaldia, Noizbait 8 eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a

Oletako Bestak, Oletako lasterketa, Emeki jaialdia egun hauetan, Jon Galdosen erakusketa, Urrunaga elkartearen bi ohar, Kantu Afaria Xaian, Kantu Lantokia, Haurrak eta pantailak eta Elgarrekin Mendian, bosgarren edizioa

Oletako Bestak

Urriaren 2tik 4ra, Oletako Nahasiak elkarteak antolaturik. Egitaraua:

  • Urriaren 2an, ostiralez: mus txapelketarako izen-ematea (18:00) eta mus txapelketaren hasiera (19:00). Taloak eta edariak izanen dira.
  • Urriaren 3an eta 4an, larunbatez eta igandez, animazioak, kontzertuak, lasterketa, pilota partidak eta euskal gastronomia izanen dira.

Oletako lasterketa

Oleta - Yasola lasterketa urriaren 3an,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Zentro soziala, Adinekoen ateraldia eta Errugbia

Zentro soziala

Aitzin hortan herriko zentro soziala elgarretatu da Herriko Etxeko gelan eta horra zer bozkatu den: Astelehenetik ortzilarera partitzen den jende adinekoen bazkariaren prezioak emendatu dira: 6,80€-ren ordez 7,50€. Orain ttikiena 7,50€-tan izanen da eta handiena 11,50€-tan. Jende horiek pagatuko dute beren irabazien arabera eta urte guziz beharko dute presentatu beren inposetako ageria Herriko Etxean. Bazkari hori ukaiteko 65 urte beteak izan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016