Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Lekorne-Makeako parrokiaren kermeza urriaren 4an iraganen da. Hazparnen meza (10:30), ondotik bazkaria Makeako Mindegia gelan (26€), etxera eramaiteko posibilitatea bada (28€). Irailaren 28a aitzin izena eman behar da: Lekorneko Maider (06-62-12-97-12) edo Véronique (07-82-27-28-90), Makeako Béatrice (06-74-77-43-99) edo Chantal 06-08-18-15-93, azken epea irailaren 28a. Jaz 3.686€ko benefizioa egina izan zen, aurtengo irabaziek gurutzearen berritzea ahalbidetuko...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Iragan astean Hazparneko herria ohoretan emana izan da Sud Ouest egunkarian. Herri hunek duen iragana eta geroa irakurtu dira hor. Bestalde asteburua ezin aberatsagoa izan da bertsolarien txapelketaren abiatzearekin, Maitaldiaren dantza ikusgarriekin eta kaperako musikaldiarekin. Lasterka eta lasaigo ibiltzeko moldea ere bazen Urtxin'trail gertakariarekin. Heldu den asteburuan oraino Hegalka dantza taldeak bere 50 urteak ospatuko ditu irailaren 26 eta 27an emanen dituen ikusgarriekin. Rémi...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegunean iragan da oporren ondotik sartze huntako kontseiluko biltzarra, 25 hautetsi zirela Lapurdin. 19 gai ziren. Huna aho batez onartu gaiak:
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Latsaga gazteluan irailaren 26an euskal preso eta iheslarien alde egun osoko egitaraua proposatua da. Goizarekin hitzaldiak eta elkarteen gunea (10:00), ondotik bazkaria lekua atxikitzeko 06-08-42-99-85, arratsaldean bertso pilota eta gauaz kontzertuak (20:00).
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Bideko radar itsua
Bideko radarrak ez dira luzaz bizitzen gure herrian. Oroitzen garen bezala, Bulain epizeriaren ondoan zena laupabost aldiz moztua izan zen, lore ontzi eder bat bilakatu aitzin. Bainan Estatuko zerbitzuek ez zuten uko egin, eta gure segurtasunari kasu handia eginez, beste radar berri berri bat ezarri zuten pasa den astean, urrunago Baionako errepidean. Egun batzuk berantago, radar malurus hori ere pusatua eta horiz tindatua izan zen, bideko argazkirik...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Nafarroako Margaritaren “Heptameron 6”-aren irakurketa publikoa Donapaleun
Nafar Ateneoak, 6 urte huntan 7 liburukiz osatua den obraren itzulpena burutzen ari du. Urtean bat, eta argitalpena irakurraldi publiko batekin ospatzen da urtero. Iruñea, Amaiur, Orbaitzeta, Zangoza eta Altsasutik landa, hona aurten Erriberri eta Donapaleuren aldi dela Zabaliken partaidetzarekin. Berriz ere, Euskal Herri guzitik irakurleak hurbilduko dira eta Margaritaren testuak gozatzeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016