Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Herriko pestak
Joan den astean aipatuak, asteburu huntan ditugu. Huna xehetasun zenbait gehiago:
Ostirala: Artetxeko aitzinean iraganen den Arberoako laborarien merkatu handiaren ondotik, herriko gelan abiatuko dira pestak (20:00) Rita Mutxikorekin euskal dantzak emanez.
Larunbata: “On Egin” jantegian (10:00) askaria. Egun guzian joko eta ikusgarriak haurrentzat. Artetxean (17:00) herriko haur eta gazteek “Jandarmeak” Antton eta Mariaren antzerkiak...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Sortze
Joan den buruilaren 20an, Bordattoa etxean beren ohantzea egina duten Itxaro Dunatek eta Peio Irigarayk beren lehen haurñoari ongi etorri egin diote. Zorionak Kima izendatu duten beren alabari, eta goresmenak aitama uroseri.
Goiti Aire elkartekoen bazkaria
Noiztenka egiten duen bezala, hirugarren adinekoen elkarteak bazkari bat antolatzen du, heldu den urriaren 17an, larunbatarekin (12:00). Bazkariaren prezioa 37€ denak barne...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Urri Arrosa: Zangoka elkartasun ibilaldia
Urriaren 3an, larunbatez, Zangoka elkartasun ibilaldiaren bigarren edizioa antolatu dute LIFE elkarteak eta Baionako Herriko Etxeak, bularreko minbiziaren kontrako mobilizazioaren baitan. Roland Barthes zabalgunetik abiatuko da sei edo bederatzi kilometroko ibilbidea, hautuan (10:00). Parte hartzeak 10 euro balioko du; izena HelloAsso bidez edo egunean berean eman daiteke. Bildutako diruak minbiziak egoera sozial eta ekonomiko...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Ezpeletako herriak Armand David-en mendeurrena ospatzen du, urriaren 7tik 11ra, karia horretara ekitaldi kulturalak antolatuak izanen dira.
Urriaren 7an, asteazkena (18:00), jauregian Armand David-i buruzko erakusketa estreinatua izanen da, “Armand David Lagunak” elkarteko kideek aurkeztuko dutena. Sartzea urririk.
Urriaren 9an, ostirala (17:30), Kanboko L’Aiglon zinema gelan Armand David-i buruzko filmaren aitzin-estreinaldia. Ezpeleta eta Sichuaneko Baoxing herrien artean...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Aitzineko larunbatean herriko lehengo gazteen elkarteko biltzar nagusia iragan da. André Duhart presidentearen agurretik landa, Françoise Elhuyar idazkariak urtean zehar iragan aktibitateen berri eman du. Hilabeteko hirugarren asteartean Mindegian jokoetan eta tindatzen aritzeko aktibitateak, ASEPT egituraren bidez antolatu ongizaite kurtsoak. Bi bisita antolatuak izan dira, Alki Larresoron den enpresarena eta Ortzaizeko Goikoetxea poteria. Azaroan elizan kantaldia antolatua izan zen,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Txotxongilolarien Kabareta
Aurten, Euskal Herriko Txotxongilolarien 3. topaketa Bidasoaldean eginen da urriaren 2tik 4ra. Horren kari txotxongilo saioak izanen dira, bai haurrentzat eta bai helduentzat, Irunen, Hondarribian eta Urruñako Pausun. Urriaren 3an, larunbatez, Txotxongilolarien Kabareta izeneko helduentzako saioa izanen da Pausuko Xaia ostatuan (22:00). Saio guztiak euskaraz eta urririk izanen dira.
Oletako Bestak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016