Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Urria arrosa kolorean
Sor-Egin/Berpiztu elkarteak antolatzen du “Senpere Arrosan” izenburuarekin, lehen jardunaldia bularreko minbiziaren baheketari buruzko sentsibilizazioa, igande honetan Larreko kulturgunean. Urriaren 18an egun osoan, zonbait elkarteren presentzia eta tailer batzuk aurkituko ditugu, horien artean, prebentzio eta sentsibilizazioa, ongizate eta sozio-estetika, joskintza tailerra, tatoo flash eta photobooth. Animazioetan berriz, pilate ariketak...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Elizako organoa erakusgai
Urriaren 27an, asteartez, Jondoni Bixintxo elizako organoa hurbiletik ezagutzeko parada izanen da (17:00-18:00). Hasieran elizari buruzko azalpenak emanen dituzte, eta gero organoari buruzko zehazkizunak. Horren ondotik, organoa entzuteko tenorea izanen da (19:00) eta horren ondotik elizaren aitzineko plazan euskal gidatua egiteko behar-beharrezkoa da lehenago erreserba egitea herriko Turismo Bulegoan.
Metal Gaua...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Hainbat pilotari izan ditugu herrian, 1854an sortua den Jean-Baptiste Duhaldetik hasiz, Xilar izengoitia zuena, trinketari izena utzi duena. Duela 50 urte Ervitti anaiak famatuak izan dira pilota munduan eta horien artean Alexandre edo Alex. Atzarri elkartea sortuz, zenbat pilotari ez ditu jalgi eta ezagutarazi Euskal Herrian gaindi!
Historia aitzina doa Alex Erviti Trofeoa antolatzen baitute heldu den asteburuan:
• ostiralean, urriaren 9a, lehen partida Etxeberria-Luro,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Buruilaren 29an zendu da Domingoarreineko etxeko anderea Marie Thérèse (Maite) Martinez, 82 urtetan. Emazte langilea, lau haurren ama zen. Nahigabe handia jasana zuen duela guti, bere seme gazteena Laurent Elgart istripuz hil zelarik.
Gure doluminak eskaintzen ditugu Migel bere lagunari, familiari eta doluak hunkitzen dituen guzieri.
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Heriotze
Irailaren 30ean segitu dugu azken egoitzarat Mayi Etchart, 77 urtetan zendua. Laharragako Garay 5 haurridetan bigarrena zen. Jean-Michel senarra duela 3 urte galdua zuen. Laharragako lurretan eraikia zuten “Aterbea” etxe politean bizi ziren. Bi seme eta alaba ukan zituzten. Mayik Izturitzeko “Pausa Lekua” zahar-etxean lan egin zuen urte andana batez. Parrokiako laguntzaile jarraikia izan da osagarria zueno, luzaz katixima egile, eliza garbitzaile eta...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Notre Dame d’Hélette eskolako burasoen elkarteak proposatzen duen Heletan Gaindi urriaren 11n, igandearekin, izanen da. Aurtengo berritasuna: 13 kilometroko ibilaldiarekin batera, 13 et 22 kilometroko bi mendi lasterketa proposatzen dauzkizuegu! Mendi lasterketentzat izen emateak PBOrganisation bidez egin behar dira, ibilaldiarentzat tokian berean, 7:30etatik goiti. Ibilaldia Erregelu gelatik abiatuko da (8:00). Jatekoa eta edatekoa tokian berean (burgers/patatak eta ogitartekoak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016