Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Heriotze
Kauliteiko Daniel Duhart laboraria urriaren 1ean zendu da 67 urtetan. Berri hits honek denak harritu ditu, bezperan Mayi Etcharten ehorzketetan izana baitzen. Tresna baten bila jin den laborariak du hila kausitu etxe ondoan. Itxura guzien arabera, abere piza zilorat erori ardi bat ezin ateraz arizana zen. Horko gas itogarria irentsirik ala bihotzekoak jorik zendu den, ez da jakinen.
Danielek zorigaitza ezagutu zuen gazterik, 8 haurridetan zaharrena, 13...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
TXA elkartearekin antolaturik, iniziazio saio bat proposatua izanen da urriaren 26an, eta kurtsoak urriaren 27an eta 28an, egunero Donazaharreko Salha jauregian (10:00-12:00). Zortzi urtetik goitiko guziei idekiak dira. Iniziazioak soilik 20 euro balio du, iniziazioak eta kurtsoek elkarrekin 50 euro, eta kurtsoek soilik 35 euro. Azken aukera hori iniziazioa egina dutenei edo jadanik pixka bat jo dutenei zuzendua zaie. Familian parte hartuz gero, prezioak pertsonaka hauek dira: 15 euro...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Kontzertu
Bokaleko Herriko Etxeak elkartasun kontzertu bat antolatu du urriaren 17an, Bokaleko elizan, Joseph Saint-André karrikako 13. zenbakian, Girondan eta Landetan izandako suteek kaltetu pertsonen alde (17:00). Nahia Robles Aranguizek eta Lauhaizetara abesbatza mistoak parte hartuko dute emanaldian. Sartzea prezio librean izanen da, eta bildutako diru guzia kaltetuei emanen zaie.
Herritarrek kultur eskaintzaz iritzia ematen ahal...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Teleton
Jakin berri dugu urriaren 17an, larunbat huntan berean beraz, iraganen dela Teleton ekitaldia, arratsaldez. Huna egitaraua: (14:00) petanka zoingehiagoka, edantegia orduz geroztik idekia izanen da; (18:00) pilota partida; (18:30-21:00) burger fritak 13€: aitzinetik behar dira haatik manatu, urriaren 15eko berantenaz: Amaia 06-15-80-11-60 edo Natali 06-25-31-81-62.
Elizaren garbiketa
Parropiako taldeak dei berezi bat zabaltzen du,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Euskoak erabiltzeko leku berri bat herrian
Badugu toki berri bat gure euskoak erabiltzeko Bardozen. Izan ere, Chez Juju ostatua, instalatu zenetik asmoa bazuen ere, berriki sartu da monetaren sarean, eta horren bidez tokiko ekonomia sustatzen du, baita trantsizio ekologikoa, euskara, elkarteak, eta laborantza herrikoia. Goresmenak Juju, agian zure jestuak beste komertsanteei jauzia egiteko gogoa emanen die!
Odolki kantu afaria
Aturri Ondo...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Ikastolaren egoitza berriaren estreinaldia
Azkaingo ikastolaren egoitza berriaren estreinaldia ospatuko dute urriaren 17an, larunbatez (11:00-16:00). Ikastolako kideentzat urrats garrantzitsua izanen da, eta egun berezi hori herritarrekin eta ikastolaren lagunekin partekatu nahi dute. Guziei gomita luzatzen diete ospakizunera hurbiltzeko.
Otsoaren Deia mendi lasterketa
AS Elgarrekin elkarteak Otsoaren Deia mendi lasterketa antolatuko du...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016