Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Irailaren 27ko herriko hauteskundeetan, Biriatun Bizi zerrendak 420 boz eskuratu ditu, eta Altxa Biriatuk 247: baliozko bozen %62,97 eta %37,03, hurrenez hurren. Lehen zerrendak hamahiru hautetsi izanen ditu herriko kontseiluan, eta bigarrenak bi. Parte-hartzea %70,06koa izan da, 992 hautesleetarik 695ek bozkatu baitute. Martxoko hauteskundeak Paueko administrazio auzitegiak baliogabetu ondotik antolatu dute bozketa berria.
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Kantu errepikak
Kantu errepikak berriz hasiko dira urriaren 9an, ostiralean (20:00), Arume gelan. Kantu xaharrak eta berriak elgarrekin kantatzeko. Deneri idekiak dira, lehengo eta oraingo gazteeri. Ongi etorria izanen zirezte eta umore hoberenean. Errepikak hamabost egunetatik iragaiten dira, beti ostiralez. Kontaktua: Erramun 06 38 52 65 44.
Unibertsitate mailako egunak
Jaz bezala, aurten ere iraganen dira gure herrian jakintza...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Heriotze
Christianne Bidartek 86 urte egin beharrak zituen. Betrezinainean sortua, 7 haurridetarik gazteena zen. Gazterik hegaldatu zen, Urrunan bost urtez eskola emaile eta bost urtez Saliesen mutualitate sozial asurantzetan. Ondotik eskolak egin eta, Angelun erizain liberal egon zen erretreta hartu arte. Emazte goxo baten oroitzapena utzi du eta euskaltzalea zen. Familiako hilobian ehortzia izan da. Dolumin bizienak familia guziari.
F....
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Sortze
Berri on bat eliza gainaldean bizi diren “Urtxintxa” etxekoentzat. Berriki herritaturtuak diren Clara Terrissek eta Johann Bernardek beren lehen haurñoari ongi etorri egin diote. Zorionak eta bizitza luze bat Oihan deitu duten sortu berriari, eta goresmenak aitama uroseri.
Igandean kantaldia Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldiarekin
Heldu den igande arratsaldean, urriaren 11n arratsalde goxoa pasatzeko parada proposatua zauku...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Radarraren istorio amaigabea
Aste berri bat, episodio berri bat gure bideko radarrarendako! Pusatua, tindatua, gero garbitua, berriz ezarria izan eta gero, aste honetan totalki desagertu da gure bideko radar famatua! Loreontzi bihurtutako bere lagunarengana joana omen da, radar paradisura. Luzaz damutuko ditugu bere dirdira eta bere flashak… baina segur aski estatuko zerbitzuek egoera konponduko dutela aski fite, beste berri bat plantan ezarriz! Jarraipena ondoko...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Baigura ikastolak Hodi Aldean kontzertua antolatzen du urriaren 17an, larunbata (20:30). Talde desberdinak ariko dira, jateko eta edateko segurtatua izanen da. Ongi etorri deneri!
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016