Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Burgaintziren 50 urteak hirutan ospatuak urriaren 24an eta 25ean Donapaleun, Airetik gelan
Joan den asteko Herrian aipatzen genuen Burgaintzi dantza-taldeak, bere 50 urteak ospatzeko, belaunaldien arteko ikuskizun handi bat aurkeztuko zuela urriaren 24an, ibiakoitzez (20:30), eta 25ean, igandez (17:00), Donapaleuko Airetik gelan. Aurreikusiak ziren txartelak bi emanaldiendako laster salduak izanez, eta publiko gehiagok ikusi nahiz, hirugarren emanaldi bat antolatzen...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Urriaren 10ean, larunbatez, Arrosako 45 herritar Nafarroako Artazu herrira joan dira, adiskidantza eta kulturaren inguruko egun baten partekatzera. Bi herrien arteko lotura XVI. mendetik heldu da, Domingo Iriarte arrosarra Nafarroan bizitzera joan zen garaitik. Historia komun hori bizirik atxikitzeko eta harremanak sendotzeko abiatu zituzten topaketa hauek, 2024an.
Artazuko herritarrek harrera beroa egin diete arrosarrei. Arteari eta eskulangintzari eskainitako erakusketa baten bidez,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Errigorako udazkeneko kanpaina EuskarariPuzka urriaren 22an abiatuko da hazilaren 12an bururatzeko. Hiru saski proposatzen dituzte.
Saski beltza 60€, berdea 65€ (ekologikoa) eta gorria 75€.
Saski bat hartzen denean %25 Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintzari ematen zaio
eremu horretan gobernuak ez duelako laguntzarik ematen euskararentzat.
Aurten bada gehigarri bat: Euskararen haziak ereiten egutegi landagarria. Landatu daitezken orriz osatutakoa, 10...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Heriotze
Augustin Bordako Janbattitt Espil pausatu da 91 urtetan. Asteazkenean ziren ehorzketak. Dolumin bizienak Marie Louise emazteari, Jean René, Christian, Roger semeei eta familia guziari.
Huguette Garces (Pereira Da Cunha sortua) Baigorriko erretreta-etxean zendu da 81 urtetan, joan den astean. Ehorzketako meza gure elizan iragan da eta Bigorre eskualdeko Pierrefitte herrian lurperatu dute. Doluminak familiari.
Mugaz gaindiko...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Baionan Kantuz
Urriaren 24an, larunbatez, Baionan Kantuzek Euskal Museoaren aitzinean emanen du hitzordua; euria balitz, Albert Premier eskolan (11:00). Joan den aldian Jojo eta Bernadetten “Gora Euskaldunak” ikasi ondoan, Mikel Urdangarinen “Non geratzen den denbora” amodiozko kantua landuko dute kantuzaleek. Avironek egun berean etxean jokatuko duenez, “Peña Baiona” ere kantatuko dute, beharbada Pottoka lagun! Giro goxoan elkartzeko parada, heldu den...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Jazz eta swingaren orkestra handia
17 musikariko “Big Band Côte Sud” taldeak, Quincy Jones musikari ospetsuaren omenez, honen moldaketei oihartzuna ematen segitzen du, erritmiko sendo eta kobre distiratsu batzueri esker. Musikaz gozatzeko parada ezin hobea eskainia zaigu, urriaren 25ean, igande arratsaldean, Larreko salan (17:00). Iraupena oren bat eta erdi izanen da, denei zabaldua. Prezio osoa 18 euro da, 30 urtez petik 10 euro.
Bisita...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016