Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Heriotze
Antxordokiko Asuncion Amestoy, sortzez Jaimerena Borda, zendu zaigu 93 urtetan. Aritzakungoa zen, Berekotxeko Bordakoa. Hamabi haurride ziren, sei neska eta sei mutiko. Anaietarik lau Ameriketara joan ziren, bat Txilera, bat Argentinara eta biga Amerikar Estatu Batuetara. Haurride guzietarik gaur bi gazteenak dira gelditzen, Kuli Itsasun eta Soledad Bidarrai Ondikolan. Gaztetan Noblianera etorri zen Asuncion neskato gisa. Antxordokiko Pialerekin ezkondurik,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Ezkontza
Joan den buruilaren 26an, arratsaldean, Donamartiriko plazako bazter guziak airean ziren, alabaina herriko 31 urteko neska gazte xarmant baten ezkontza genuen. Agerreko neska zaharrena den Maitenak eta 33 urteko Daniel Amestoy bitindarrak hautatua zuten egun hori beren bizi guzian elkarrekin bizitzeko baimena emateko.
Baimen hori lehenik Bitinako auzapezaren aitzinean emanik, Donamartiriko elizara jin dira. Elizako xoko-moko guziak beteak ziren. Mezaren...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Pierre Etcheverry eta Xabi Harguindeguy Munduko Pilota Txapelketan
Hogeigarren Munduko Pilota Txapelketa aurten Argentinan eta Uruguain iragaiten da, urriaren 15etik urriaren 25era. Joan den ortzegunean hasirik, 14 herrialdetako pilotariak (Brasil, Txile, Costa Rica, Euskadi, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Portugal, Argentina, Venezuela, Uruguai eta Bolivia) lehiatzen dira, bakoitza bere espezialitatean (esku-huska, palaz, paletaz, pilota-goma edo...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Urriaren 24an, Espelletenian, bigarren eskuko merkatua antolatu da, parte hartu nahi duten guziak etortzen ahal dira. Gehiago erabiltzen ez diren arropak edo bestelako puskak eta tresnak saltzera ekartzen ahal dira. Musika izanen da eta eguna ongi bururatzeko Burger gaualdia antolatua da.
...Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Urtero, Le Petit Théâtre de Pain konpainiak, Luhusoko eta inguruko lurraldeko ondare eta giza historiaren inguruan egitaraua proposatzen du. Aurten “Saihesbidea eta kontrabandoa” izanen dira jorratuko diren gaiak, besteak beste Makeako Ganixen irudiaren inguruan. Abentura honi bizia emaiteko, ikertzaileek, artista profesionalek aktibitate desberdinak proposatuko dituzte.
Urriaren 24an, larunbata (19:00) – “Zatozte mahaira” gaiaren inguruan, esperientzia...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Herriko Etxeak La Fibre64 enpresarekin tailer numerikoak antolatzeko xedea du, urririk izanen dira. Edozein herritarrek parte hartzen ahal du, azaro hondarrean edota abendu hastapenean iraganen dira. Orain ditugun tresna informatikoak nola erabili ikasiko da, interesatuak diren pertsonek 06-78-30-86-33 zenbakira deitu behar dute edo Herriko Etxera idatzi mairie@macaye.fr, azken epea azaroaren 2a.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016