Azalekoa | 2017ko Urriaren 05a

Eskozian gaindi laugarren aldikoz

Gabi Oyharzabal

Eskoziako mendi gune miresgarriak
Eskoziako%20mendi%20gune%20miresgarriak

Duela zortzi urte, Eskozian gaindiko gure azken itzulian, aipatu nizueten bazela gizon aberats bat Highland eskualdean animaleko proiektu baten asmoa zuena, kali-joko (golf) eremu baten sortzea.

Duela zortzi urte, Eskozian gaindiko gure azken itzulian, aipatu nizueten bazela gizon aberats bat Highland eskualdean animaleko proiektu baten asmoa zuena, kali-joko (golf) eremu baten sortzea. Ber denboran, horrekin batean eraiki nahi zuen luxu handiko hotel andana bat: 2 kali-koka, hotel bat 450 oherekin, 950 luxuzko etxe, bestelako 500 etxe; hori guzia Balmedie herrian. Neurri batean, horko politikariek sustatzen zuten proiektua... Seguraski, ahantzia duzue... Gizon hori nor zen? Trump jauna! Oraingo Ipar Amerikako lehendakaria! Nork garai hartan pentsatuko zuen gure gizonak holako destinoa izanen zuela? Beharrik, xede hori asmo hutsa baizik ez zen gelditu!

Dundee hiria zeharkatuz

Ohiko lagunen etxerat, Alan eta Christinenganat, joan gara beti harrera ona egiten baitigute Dundee hiritik hurbil. Aldi bat gehiago, berriz parada ukan dugu hiria zeharkatzeko. Ez da hainbeste kanbiatu. Halere, Costa ostatua lekuz aldatu da À¢'€'" han egiten dute ene gostuko kafea À¢'€'" eta karrika izkin batera egin du aldaira, gune handiago batean kokatuz. Jim adiskidearekin Dundee bisitatu dugularik, aldi honetan bi gauza ohargarri erakutsi dizkigu. Hilerri zahar bat bada hiri erdian, harri eder eta potoloz estalia. Pentsa ezazue Baiona erdian Euskaldunen plazaren ordez badela hilerri bat! Zeharkatzen genuelarik, bazen gizon bat argazki baten hartzen eta erran digu Marshall famatuaren hilobia argazkitan hartzen zuela, esplikatuz gizon horrek asmatu zuela nola seiluak/txanponak (edo tinbreak) eratxikiarazi. Hari esker gutunak nonahira igortzen ahal ditugu. Nahi zuen Facebook bitartez asmatze hau denei plazarazi. Pixka bat urrunago, Jimek erakutsi digu plaka xume bat, baratze eder baten bazterreko zolan emana: oroigarri bat, oroitarazteko Dundee hiritik joan zela gazte andana bat Espainiako gerlan parte hartzera Errepublikarren alde. 9 lagunek han utzi zuten bizia. Britainia Handitik gudu horretarat joan zirenetan, kopuru handiena hemengoa zen, Dundeekoa. Bistan da Breixit gaiaz ere mintzatu gara eta ohartu uste genuena baino korapilatsuagoa dela. Gure Jim egiazko dundeetarra da. Harekin Eskoziako etorkizunaz mintzatu gara. Bera ez da abertzalea, nahiz eta Eskoziar izan. Labour alderdikoa da (Corbin sozialistaren aldekoa). Ikusiz ekaineko azken hauteskundeen emaitzak, pentsatzen du bigarren erreferendumik ez dela izanen, abertzalegoa apaldu baita eta bai ezkertiarrak eta bai eskuindarrak berriz indartu direlako. Egia da duela lau urteko giro hura ez dugula gehiago atzematen karriketan. "Sua" it zali da. Alta Sturgeon andereak, Eskoziako lehen ministroak, sendo atxikitzen du erreferendumaren obratze nahian. Azken hauteskundeetan, abertzaleek (Scottisch National Party) galdu dute hautesleen herena eta aspaldiko partez eskuindarrek berriro Eskoziako parlamentuan emaitza baikorrak bildu dituzte.

Higtlands lurraldean

Iparralderantz bidea segitu dugu, Higtlands lurralderat, hainbeste preziatzen duguna. Lehenik, pasatu gara Findhorn herritik. Leku horrek berezitasun bat badu: han atzematen da Aro Berriko (New Age) elkarte bat, geroaz grina handia duena. Kideak saiatzen dira izadia osoki errespetatzea baina besteekin bizitzea ere, hausturarik gabe. Ariketa zaila da hori! Elkarte horrek alde izpirituala badu baina ikusmolde guziak errespetatzeko gisan. Horretako isiltasuna da nagusi. Beren buruaren jabe dira: badituzte saltokiak, baratzeak, argindar ekoizpena, eskola haurrentzat... Ikastaro anitz egiten dituzte ere. Ondotik, joan gara Invernesserat, turistaz betetzen dena. Baina aldi honetan iduritu zaigu lehen baino anitz turista gehiago bazela. Bi adibide adierazgarri: Fort Williamen ginelarik À¢'€'" han aste bat egon baikara À¢'€'" ikusi ditugu auto lerrokadak, ez ginuen oraindik holakorik ikusia: 6 kilometrokoak eta omen beti horrela dela agorrilean. Eta fama handia duen Sky uharterat joan garelarik, kasik itoa zen. Gainera, "Scottish jokoen" eguna zen. Poliziak ez zakien norat jo. Aparkalekuak bete-beteak ziren, ostatu guziak berdin. Harritzekoa! Lehen aldikoz ikusi genituen nonbre handian ekialdeko turistak, txinatarrak, korearrak... Gertatzen ari zena, bilakatu zen Britainia guzian aipagai nagusia! Zer egin? Pagarazi, jendeak uhartean sartzen direlarik? Kopuru bat ezarri eta gaineratekoari uhartea debekatu? Eta duela lau urteko kronikan estonatuak baikinen hemengo elizak salgai zirela nonahi, mugimendu horrek aitzina segitzen du. Bizpahiru eliza salgai bederen ikusi ditugu. Elizkizun desberdinetan (anglikano, metodista, ekumenikoa...) parte hartu dugunean, aldi honetan ohartu gara apezak gero eta gehiago emazteak direla, eliza katolikoetan ez ezik...

Bizia gogor

Eskozia beti bezain eder eta zoragarria atzeman dugu. Hango bazterrak beren lainoen dantzarekin eta hodeiak eguzkiarekin kuku-gordeka geldiezinezko jokoan ari, ahantzi gabe haizearen zurrumurru nahasiak, zorion bat ematen du... bakan Irati edo Aralarreko mendietan kausi daitekeena. Eskoziarrak beti prest balin badira txisteak egiteko, ez dute bizia beti errex eta egoera ekonomikoa aski gogorra dutela atzeman dugu. Iduritu zaigu badela eskale gehiago karriketan. Egun batez, jendeak bat-batean ikasten du, irratiaren bidez edo egunkariak irakurtzean, erretreta hartuko dutela oraindik aitzina 78 urtetan! Eta jendeak ez dira mugitzen... Alta sistema neo-liberalak, hemen bezala, jendeak gero eta gehiago baztertzen eta lehertzen ditu. Noiz arte?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3419. zbk

Gauza eder asko ere erran daiteke frankotan itsusia zaigun mundu honetaz.

Jacques Dor

Gure Hitza | 2017/10/05

Aldaketak

Janbattitt Dirassar

Joan den astean, izan naiz Baionan.

Joan den astean, izan naiz Baionan. Bazkal ondoan, bilkura batetarat joan aitzin, banuen nonbait han oren bat ene gusturat ibiltzeko harat eta honat. Denen buru, nahiago ukan dut, irakurgai bat harturik, jarririk egon Léon-Bonnat etorbidearen saihetseko parkean. Bazen han jende andana bat, batzuk itzalean eta besteak eguzkitarat. Gauza bati berehala ohartu naiz. Salbu bi emazte, solasean zaudenak, beste guziak bakarrik zauden baina ez arras bakarrik egia erran zeren-eta denek eskutan zuten beren mugikorra eta norbaitekin ari ziren kalakan... Eta ni gogoetatua... Zer eginen zuten bada gizon eta emazte horiek mugikorrik ez balitz izan? Nola bizi ginen bestenaz mugikorrik ez genuelarik? Jakinaren gainean tresna horiek ez direla hain aspaldi agertuak... Gauza bera erraiten ahal da beste muntadura askotaz, konparazione Internet sareaz... Gaurko egunean nolako errextasunak ez dira ba denetarat sartuak diren tresneria horiekin? Noiz nahi mintzatzen ahal zira Patagonian bizi den...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016