Han eta Hemen | 2017ko Urriaren 05a
Haziak mintzo
Kanboko Andra Mari eskolako ikasle batzu
Ternua.
"Ternua" proiektua segitu dugu joan den ikasturtean. Urte guziez, Euskal besta bat antolatua da Saint-Pierre-eta-Mikelunen. "Ternua" proiektua lotu da besta eder horri. Hegoaldeko eta Iparraldeko arraunlari eta musikari batzuekin ere. Urte guzian segitu ditugu beren prestakuntzan. Joel Detcheverry jaunarekin hasi dugu, hango bizia aurkeztuz argazki batzuen bidez. Gero, euskaldunen arrantzaren historia eta bereziki balearena landu dugu urtean zehar. "Itsas Begia" elkarteko mintzaldi batek bai eta Euskal Museoan egin dugun bisitak lagundu gaituzte ainitz gure Ternua urte osoko lanean. Primaderako bakantzetan, harat joaten ziren arraunlarien trainerua urean eman dute lehen aldikoz. Apeza hor zen ere memento eder horrentzat. Ekain hastapenean, Pasaiarat joan gara egun baten pasatzerat. "San Juan" baleontzia berriz egiten ari dira. Biziki handia da! Gure urtea ongi bukatzeko, denak bildu gara eskolan "Ternua" proiektuari lotuak ziren jende ainitzekin (musikari eta antolatzaile) eta dudarik gabe gure burasoekin. Erakusketa eder bat prestatu genuen gure lan osoaren presentatzeko. Gauza anitz ikasi dugu denei esker. Milesker!















