Herriz Herri - Behorlegi (NB) | 2017ko Urriaren 05a
Intxauzpean, baratze eta fruitu arbola landaketen bisita gidatua
Buruilaren 24an bereziki hergaraitarrentzat antolatutako bisitaren ondotik, beste bi bisita antolatzen ditugu interesatua den ororentzat, urriaren 7an, larunbatez (15:00) eta urriaren 14an, larunbatez (9:30).
Buruilaren 24an bereziki hergaraitarrentzat antolatutako bisitaren ondotik, beste bi bisita antolatzen ditugu interesatua den ororentzat, urriaren 7an, larunbatez (15:00) eta urriaren 14an, larunbatez (9:30). Bisita: Fruitu arbolen bioaniztasuna, espezie ainitz eta bakoitzaren barietate ainitz; barazki ezezagunak: ilar leka iraunkor biziki haundia, ilar-patata, ignam, taro, iakon, oka, tipul rokanbol, metro bateko leka, kiwano; barazki ahantziak: krosn, skorsonero, salsiÀ¯'¬', kardo; bitxikeriak: kurkuma, gingenbrea, irrisa, kakahueteak, pekan ondoa, patata gozoak... Horiek denak Behorlegin hazten dira! Baita ere euskal oilo arraza, antzarak, ahateak, erleak... Ezagutzen trukaketa: bareen kontrola, landaketen errotazioa, ongarri berdeak, oihan-baratzea, permakultura, hazien autoekoizpena, barazki iraunkorrak, negutegirik gabeko neguko barazkiak. Urriaren 14an, bisitaren ondotik eleketan segitu nahiko dutenentzat, bakotxak ekarritako janaria partekatuz elgarrekin bazkalduko dugu. Xauri memento goxo baten pasatzera!










