Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2017ko Urriaren 05a

Artetxean besten kari

Urriaren 7an, larunbat arratsaldeko 5etan.

Urriaren 7an, larunbat arratsaldeko 5etan: "Xalbattin" antzerkia herriko haur eta gazteek emanik, Pantzo Irigaraik idatzia, sartzea kitorik. Urriaren 8an, igandez: kantu bazkaria Watson-ekin. Bazkari on baten mentura 15 eurotan, izenak emanez 06 84 53 14 44ra. Euskal giro sanoa segurtatua da. Hemen ere ongi etorri deneri, herritar ala kanpotiar.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3419. zbk

Gauza eder asko ere erran daiteke frankotan itsusia zaigun mundu honetaz.

Jacques Dor

Gure Hitza | 2017/10/05

Aldaketak

Janbattitt Dirassar

Joan den astean, izan naiz Baionan.

Joan den astean, izan naiz Baionan. Bazkal ondoan, bilkura batetarat joan aitzin, banuen nonbait han oren bat ene gusturat ibiltzeko harat eta honat. Denen buru, nahiago ukan dut, irakurgai bat harturik, jarririk egon Léon-Bonnat etorbidearen saihetseko parkean. Bazen han jende andana bat, batzuk itzalean eta besteak eguzkitarat. Gauza bati berehala ohartu naiz. Salbu bi emazte, solasean zaudenak, beste guziak bakarrik zauden baina ez arras bakarrik egia erran zeren-eta denek eskutan zuten beren mugikorra eta norbaitekin ari ziren kalakan... Eta ni gogoetatua... Zer eginen zuten bada gizon eta emazte horiek mugikorrik ez balitz izan? Nola bizi ginen bestenaz mugikorrik ez genuelarik? Jakinaren gainean tresna horiek ez direla hain aspaldi agertuak... Gauza bera erraiten ahal da beste muntadura askotaz, konparazione Internet sareaz... Gaurko egunean nolako errextasunak ez dira ba denetarat sartuak diren tresneria horiekin? Noiz nahi mintzatzen ahal zira Patagonian bizi den...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016