Mundu zabalean | 2017ko Urriaren 05a

GAFA

M.L.

GAFA hitzarekin aipatzen dira Interneten ezagutuak diren lau izenak: Google, Apple, Facebook eta Amazon.

GAFA hitzarekin aipatzen dira Interneten ezagutuak diren lau izenak: Google, Apple, Facebook eta Amazon. Hauen irabaziak urte bakoitz %32an emendatzen dira 2008az geroztik. Eskugainak ordea gutxien tasatuak diren Europako estatuetan deklaratzen dituzte. Hots, aspaldian desberdintasuna egiten dute, Europako estatu bakoitzean egiten duten salmenta eta deklaratzen duten beneÀ¯'¬'zio edo eskugainaren artean. Frantziako auzitegi batek mahai gainean trenkatu berria du afera bat Frantses estatua eta Amazonen artean. Gobernuak miliar bat pasako tasa ezarria zion Amazoni, honek Frantzian egiten dituen salmenten arabera. Ordea Amazonek 6,5 milioi euroko tasa pagatu du Frantzian, bakarrik salmentetatik ateratzen duen eskugain guzia Irlandan deklaratzen duelako. Ordea auzitegiak Amazoni eman dio arrazoin, leporatu dio Frantses estatuari bere eta Europako lege À¯'¬'skalek Amazoni arrazoin emaiten diotela. Eta hara miliar euroko sarrera bat gutxiago frantses estatuarentzat! Horrelako ustegaberik ez dadin gehiago gerta, joan den ostiralean Estonian bildu den Euro-buru-bil tzarrean, Frantziak proposatu du GAFAko lau sozietateek estatu bakoitzean paga ditzaten eskugainak, bertan egiten dituzten salmenten arabera. Euro-Batasuneko 19 estatuk Frantziaren proposamenaren alde bozkatu dute. Lau aldiz kontra altxatu dira. Zein ote? Luxenburgo, Malta, Zipre eta Irlanda. Inor ez da bozketa horretaz funtsez harritu. Aspaldian jakina baita lau horiek dituztela eskugain-tasa apalenak proposatzen, eta ondorioz GAFAtarren beneÀ¯'¬'zioen iheslekuak direla. Proposamena lege bilakatzeko, onartu beharko zuten ordea Euro-Batasuneko 28 estatuek aho batez. Beraz tirrit Frantziako moltseroarentzat! Negoziatzaileek jada mahai gainean dute bidenabarreko proposamen hauxe: multi-nazional horiek Euro-Batasuneko estatu bakoitzean maila bereko tasak pagatuko dituztela, horrela denetan berdin pagatu behar baldin badute, ez direla tentatuak izanen beneÀ¯'¬'zioak gutxienik tasatzen dituen estatuan deklaratzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3419. zbk

Gauza eder asko ere erran daiteke frankotan itsusia zaigun mundu honetaz.

Jacques Dor

Gure Hitza | 2017/10/05

Aldaketak

Janbattitt Dirassar

Joan den astean, izan naiz Baionan.

Joan den astean, izan naiz Baionan. Bazkal ondoan, bilkura batetarat joan aitzin, banuen nonbait han oren bat ene gusturat ibiltzeko harat eta honat. Denen buru, nahiago ukan dut, irakurgai bat harturik, jarririk egon Léon-Bonnat etorbidearen saihetseko parkean. Bazen han jende andana bat, batzuk itzalean eta besteak eguzkitarat. Gauza bati berehala ohartu naiz. Salbu bi emazte, solasean zaudenak, beste guziak bakarrik zauden baina ez arras bakarrik egia erran zeren-eta denek eskutan zuten beren mugikorra eta norbaitekin ari ziren kalakan... Eta ni gogoetatua... Zer eginen zuten bada gizon eta emazte horiek mugikorrik ez balitz izan? Nola bizi ginen bestenaz mugikorrik ez genuelarik? Jakinaren gainean tresna horiek ez direla hain aspaldi agertuak... Gauza bera erraiten ahal da beste muntadura askotaz, konparazione Internet sareaz... Gaurko egunean nolako errextasunak ez dira ba denetarat sartuak diren tresneria horiekin? Noiz nahi mintzatzen ahal zira Patagonian bizi den...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016