Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Urriaren 05a

Ohoretan

Patrick Sistiague
Patrick%20Sistiague

Irailaren 22an Patrick Sistiague ''Labourdins'' elkarteko musika zuzendaria eta erakaslea egina izan da ''Ordre des Palmes Académiques'' sariaren zaldun, gazteen heziketan deraman lanarentzat.

Irailaren 22an Patrick Sistiague ''Labourdins'' elkarteko musika zuzendaria eta erakaslea egina izan da ''Ordre des Palmes Académiques'' sariaren zaldun, gazteen heziketan deraman lanarentzat. Saria eskuratu du Amopa 64 departamenduko Jean Chiama arduradunarenganik. Hiru hitz garrantzitsu aipatuak izan dira Patrickek dauzkan kalitateetan: jakintza, zuhurtzia eta espiritualtasuna. Holako ohorerik ez zuela merezi berak aitortu du bainan plazer egiten diola. Goresmenak eskaintzen dizkiogu hemendik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017/10/05

Herri Uzta

Jada zonbait urte hotan bezala ohidura segituz, Herri Soinu elkarteak, Euskal Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarra lagun, ospatuko du Herri Uzta festibala urriaren 5etik 8ra.

Irakurri segida

3419. zbk

Gauza eder asko ere erran daiteke frankotan itsusia zaigun mundu honetaz.

Jacques Dor

Gure Hitza | 2017/10/05

Aldaketak

Janbattitt Dirassar

Joan den astean, izan naiz Baionan.

Joan den astean, izan naiz Baionan. Bazkal ondoan, bilkura batetarat joan aitzin, banuen nonbait han oren bat ene gusturat ibiltzeko harat eta honat. Denen buru, nahiago ukan dut, irakurgai bat harturik, jarririk egon Léon-Bonnat etorbidearen saihetseko parkean. Bazen han jende andana bat, batzuk itzalean eta besteak eguzkitarat. Gauza bati berehala ohartu naiz. Salbu bi emazte, solasean zaudenak, beste guziak bakarrik zauden baina ez arras bakarrik egia erran zeren-eta denek eskutan zuten beren mugikorra eta norbaitekin ari ziren kalakan... Eta ni gogoetatua... Zer eginen zuten bada gizon eta emazte horiek mugikorrik ez balitz izan? Nola bizi ginen bestenaz mugikorrik ez genuelarik? Jakinaren gainean tresna horiek ez direla hain aspaldi agertuak... Gauza bera erraiten ahal da beste muntadura askotaz, konparazione Internet sareaz... Gaurko egunean nolako errextasunak ez dira ba denetarat sartuak diren tresneria horiekin? Noiz nahi mintzatzen ahal zira Patagonian bizi den...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016