Herriz Herri - Bardoze (L) | 2017ko Urriaren 05a
Udazkeneko braderia
Ebiakoitz 7 hontan, 10:00etarik 17:00etarat, AIMA elkarteak usaiako udazkeneko braderia organizatzen du Eihartzean, Trocoeur xokoan.
Ebiakoitz 7 hontan, 10:00etarik 17:00etarat, AIMA elkarteak usaiako udazkeneko braderia organizatzen du Eihartzean, Trocoeur xokoan. Denetarik aurten ere aurki dezakezue: neguko aldagarri, haur artatzailego tresna, liburu, abusagailu, jostailu, bai ta ere 5€ko zaku famatuak! Horren prestatzeko, Trocoeur xokoa zerratu dute elkarteko kideek buruilaren 30ean, urriaren 10ean asteartearekin berriz irekitzeko. Kasu haatik, hortik aitzina, bakarrik neguko jantziak trukatzen ahalko dire. Ebiakoitz hau hilabeteko lehen ebiakoitza izanik, Akamarreko Trocoeur hangarra eta Salieseko AIMAren hangar berria ere zabalik izanen dire, ber tenoretan. Informazio gehiago: bernard.dumaz@gmail.com.










