Herriz Herri - Makea (L) | 2017ko Urriaren 05a
Ate-idekitzea
P.U.
Denbora ona lagun, ezin hobeki iragan zen Filipe Ibar eta Patxi Funosasek daukaten Kastanaua eta Graña etxaldeen ate-idekitzea.
Denbora ona lagun, ezin hobeki iragan zen Filipe Ibar eta Patxi Funosasek daukaten Kastanaua eta Graña etxaldeen ate-idekitzea. Hiru barruki: ttipi, arteko eta haundi bat zinez zabala eta gora dena izanki! Bai, bada nun zer egin eta bakotxak bi esku izanki, eta hor 120 betroin zuri-beltz eta gaur 60 deizteko behar da hazkurri, perde, idor eta xehe, eta nola kabala guziak garbi-garbiak diren, ihaurki frango hedatu behar da, eta horrela baduzu hungarri ona hedatzeko alorretan! Bai, gora-gora eta suerte on Filipe eta Patxi eta zuen emazte eta haurño erneak, eta xakur ttipia Lagun ez da soberakin! Bai, edan dezagun esne ona egun oroz, ura halaber eta doi bat arno eta biziak segi dezala oraino! Ez adiorik!











