Herriz Herri - Urdiñarbe (Z) | 2017ko Urriaren 05a
Xabi Héguiaphal eta Thierry Harismendy 2017ko Xiberoko eskü-hüska txapelgoako irabazle
Bedatse ürrentzean hasirik larrazkenean ürrentü den Xiberoko eskü-hüska txapelgoaren 1. mailako irabazleak Xabi Héguiaphal idauztarra eta Thierry Harismendy donamartiarra izan dira.
Bedatse ürrentzean hasirik larrazkenean ürrentü den Xiberoko eskü-hüska txapelgoaren 1. mailako irabazleak Xabi Héguiaphal idauztarra eta Thierry Harismendy donamartiarra izan dira. Setemearen 18an, Urdiñarbeko arrabotü ederrean, üsatü bezala, agitü den À¯'¬'nalako partidan, Héguiaphal eta Harismendy nausitü zaitze Laurent Lambert eta Florian Mendiburu eretzekoer, 30/15. Hein bat aisa nausitü ere, egia erran, partidak oren bat baizik ez beitü iraün. Aurtenko Xiberoko Txapelgoa, hamargerrena zen eta plantazaleek - Urdiñarbeko Bil Xokoa alkartea eta SAM pelote - zerbait gisaz markatü nahi üken düe. Hortarako, 1. mailako txapeldüner sari berezi eta eder bat eman zaie lehentze: bürdüinaz eginik den arrabotü ttipi bat, non eta agertzen diren azken bederatzü urtetako txapeldünen izenak. Arren, Xabi Héguiaphalek eta Thierry Harismendyk dagün urteko trofeoan dütükee izenak... ez beita düdarik dagün urtean ere badatekeala Xiberoko eskü-hüska txapelgoa!
12 arrabotü, hogei bat pelotakari
Beste urtetakoek bezala, aurtenko txapelgoak jentezionea jinarazi dü Xiberoko arrabotüetara, ikusliarren artean haur ontsatto ere bazelarik. Hori zinez esperantxagarri da eskü-hüskako pelotakarentako, Xiberoan. Orotara, Xiberoko 12 arrabotütan agitü dira partidak (Maule gainea, Lexantzü, Zihiga, Zalgize, Iruri, Gotaine, Bildoze, Atherei, Àƒ'œrrüstoi, Garindaine, Muskildi, Urdiñarbe), bai eta Baxenabarreko Landibarrekoan ere... Muskildin setemeraren 10ean agitzekoa zen arrestiriko bigerrena hanko arrabotü tapatean egin beitzen, ebiarengatik! Hiru mailatan sailkatürik, hogei bat pelotakari agertü dira arrabotü horietara, amatürrekila batean erauntsi direlarik berezkoetan diren edo izan diren zonbaitek: Amulet, Arbeletche, Ducassou, Harismendy, Inchauspe, Lambert... Lehen mailako irabazleak aipatü dütügü, bena beste bi mailetakoek ere merexi beitüe, erran dezagün bigerren mailan nausitü direla Guillaume Bernard eta Paul Etchegaray, Didier Berasateguy eta Richard Lafuente parearen eretzean, 30/22 eta hirugerrenean, aldiz, Allande Barreix eta Xabier Daguerre irabazle elki direla Peio Bedecarratz eta Rémy Mugurdoyren eretzean, 30/22 bai eta ere. Biba pelotakari horier ororer, jarraikizale etxekiak izan direner eta - nola ez? - antolazale balioser... Eta dagün urteala artino!











