Herriz Herri - Aldude (NB) | 2017ko Urriaren 05a
Sorogaineko bestak
Aurtengoak urriaren 7an ospatuko dira.
Aurtengoak urriaren 7an ospatuko dira. Sorogain, Aldude eta Erroko ibarren artean kokatzen den mendia da. Zenbait urte hautan, Mugak Apurtu asanbladak besta bat antolatzen du, mendiaren bi eskualdeetako jendea elkartzeko xedez, bizi momentuak partekatzeko, euskaraz. Goizean merkatua 10etatik aitzina, 11:00 gasna lehiaketa, 12:00 pilota soro edo laxoa, 14:00 zikiroa Menditarrak eta Iruñan Kantuz taldeek alaiturik, 18:00 herri kirolak, 20:00 bertsuak, 22.30 kontzertuak goizeko 4.30ak arte: Oinutsik (Baranain), Falta (Hazparne), Dj Nono (Baiona), Dj Manex (Aurizberri). Gainera, egun guzian zehar argazki eta margo erakusketa izanen da. Sorogaineko gunea denentzako espazio eroso eta bortizkeriarik gabekoa izan dadin zainduko da.











