Han eta Hemen | 2018ko Martxoaren 22a

"maiatz" argitaletxeak bi liburu aurkezten

Jakes Sarraillet eta Ttotte Etxebeste
Jakes%20Sarraillet%20eta%20Ttotte%20Etxebeste

Ttotte Etxebestek, idatzi olerki liburua argitaratu du lehen aldikoz.

Ezin erranezko hitzak:

Ttotte Etxebestek, idatzi olerki liburua argitaratu du lehen aldikoz. Urruñarra sortzez, bere ibilbide politikoan ezagutua. Olerkiaren bidez errexago izan zaio bere baitan dituen kezka edota galderak egitea. Zer da bizitza? Zer da maitasuna? Zer da borroka? Zergatik bizi gira? Beretzat, hitzek sortzen dute emozioa eta indarra adierazi nahi delarik zerbait, bakartasuneko ariketa honen bidez du lehen poesia liburu hau argitaratu, urtezurte idatzi zituenak, aldi huntan publiko dira denen plazerrarako.

Bidaia Nafarroara:

Jakes Sarraillet eta Xabier Zabaltzak, Agosti Xahoren obra dute batuerara itzuli. Honek idatzi zuen "Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques" (1830-1835), Jakes Sarraillet sortzez basabürütarrak, Agosti Xaho atharraztarra izanez, zubereraz itzuli zuen. Pentsatu zuen behar zela ere batueraz egokitu. Xabier Zabaltzarekin, historialari nafarra, harremanetan jarri zen eta sei bat hilabetez elgarlanean arizan ziren. Liburu hauek edozoin liburutegitan aurkitzen ahalko dira, Maiatz argitaletxeak ditu publikatuak, prezio ezin onean 15€ (bakoitza).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/03/22

Santespietako zubia oinezkoentzat

Santespietako%20zubia%20oinezkoentzat

L'Arbre à signes, AVAP, Bizi, CADE, Les Mères Poules, Saint Esprit sur le Pont eta Txirrind'Ola elkarteek deiturik 160 bat pertsona mobilizatu ziren joan den asteazkenean zortzi, Santespietako zubia askatzeko deiarekin: "Libérons le Pont Saint-Esprit / Osagarria, klima eta elkarbizitzarentzat".

Irakurri segida

3442. zbk

Norbaiten untsa ezagutzeko ez kasu egin erraiten duenari bainan egiten duenari.

Dalai Lama

Azalekoa | 2018/03/22

ATXIKI zerbitzuari esker hobeki xahartu

P.J.

ATXIKI%20zerbitzuari%20esker%20hobeki%20xahartu

2017ko martxoan eman zituen lehen urratsak Atxiki zerbitzuak.

Departamenduko Kontseiluak bultzaturik sortu zen zerbitzu hori, adinean aitzina joanki direnak – oraindik beren etxetan direnak – hobeki xahartzen laguntzeko xedez. Kanboko “Arditeya-Vieil Assantza” erretreta etxeak du zerbitzu hori kudeatzen, Marie-Agnés Haristoy zuzendaria eta Bruno Fortin zuzendari-ordearen ardurapean. Bi langile dauzka Atxiki zerbitzuak, Departamenduak eta CNSA kutxak (Caisse Nationale de Solidarité pour l’Autonomie) osoki finantzaturik: Urepeleko Aline Etcheverry psikomotrizilaria, zerbitzuaren koordinatzaile ere dena, eta Milafrangako Pauline Curutchet psikologoa. Aline Etcheverryrekin mintzatu gira Atxiki zerbitzuaz.

60 urtez goitiko jendeen zerbitzuko

Adin hortara helduak diren Garazi-Baigorriko lurraldeko 30 herrietako jendeeri da idekia Atxiki zerbitzua. Urteen zama bizkarrean deramanari frangotan jiten zaizkio nekeak, gorputzaren edo memoriaren aldetik. Atxikik hain zuzen na...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016