Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2018ko Martxoaren 22a

Bertsu afaria | Artetxean kantu errepika | Erramuz

Bertsu afaria larunbatean

Joan den astean aipatu hitzordu hau larunbat huntako dugu, aratseko 7etarik goiti, Donamartiri eta Izturitzeren artean bide erditan kausitzen den "Eltzurrun Etxezaharria" duela zenbait mendeko etxean. Jon MAIA eta Aitor MENDILUZE bertsulari famatuak dira entzunen, beharrez berotua izanen den ezkaratzean. Jan aitzinekoak hartzean giroa prestatzerat jitekoak dira ere Ramuntxo CHRISTY eta Ortzi IDOATE, hauetarik bat izanen delarik gero gai emaile. Ahalaz aitzinetik izena emaiteko edo xehetasun gehiagorentzat 06 64 38 12 25erat deit ditake. Bertsu emanaldiaz interesatuak direnak, auhaldu gabe, jin ditela gostuan. Ongi etorri deneri, bertsuzale eta beste.

Artetxean kantu errepika

Hilabeteko azken ostiralarekin egiten den kantu errepika martxoaren 23an beharra da, beraz ostiral huntan, kantua maite duten guziak bildurik usaian bezala.

Erramuz -

Eguneko elizkizuna 10:30etan izanen da Izturitzen, erramuen benedikatzearekin meza aitzin. - Bixkotx saltze bat eginen da ere egun hortan elizatean mukobisidosa eritasuna duen Haizea haurraren fagoretan, Pausa Lekua xaharretxeko bere amaren laneko lagunek antolaturik. Bihozdun guziak eskertuak dira aitzinetik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3442. zbk

Norbaiten untsa ezagutzeko ez kasu egin erraiten duenari bainan egiten duenari.

Dalai Lama

Gure Hitza | 2018/03/22

Zuzentze

Herria

Joan den asteko "Jainkoa, Bizia, Jendea" zutabean, Peio Ospitalen artikuluari ez diogu titulu zuzena eman. Ezarri dugu "Zertako? Zergatik?", bainan hau zen duela hiru asteko Mandio kronikariaren artikuluaren izenburua, Peiorena zelarik errealki "Garapenezko kristautasunaren bidetik". Barka diezagula!...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016