Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2018ko Martxoaren 22a

Sortze | "Jendeak" ikusgarria | Kabalkada | Mus

Publikoa joan den igandean esku zartaka
Publikoa%20joan%20den%20igandean%20esku%20zartaka

Sortze: Granjako Uhain Granjan familia handitu da. Anne- Laure Royer eta Jon Eyherabide andere-jaunek ongi etorri egin diote beren hirugarren haurñoari. Uhain izendatu dute. Elai eta Suhaitz biziki uros dira beren anaiarekin, eta Anne-Laure ROYER beren ama loriatua bere lan ederra eginik. Ongi etorri Uhain sortu berriari, goresmenak aitameri eta goraintziak aitatxi-amatxieri! " Jendeak"ikusgarriarentzat, 100 bat entzule Belzuntze elkarteak gomitaturik, Ildoka taldeak "Jendeak" ikuskizuna eman du joan den igande arratsaldean, Aiherrako Denen Etxea gelan. Memento goxo bat pasatu dute etorri diren 100 ikusle eta entzuleek; aski zen ikustea jendea goxoan kalakan ari antzerkiaren ondotik, lagunekin edo antzerkilariekin. Horrek erakusten du antzerkiaren inguruan publiko bat badela. Seigarren aldia zen emanaldi hau segurtatzen zutela Ildoka taldekoek. Helduden asteburuan Larresoron eta Baigorrin eman beharra dute. Biba zuek! Kabalkada bat Aiherran! Ortziralean (20:30) bilkura publikoa Denen Etxean Badu zonbait aste herritar multzo ttipi bat biltzen hasi dela Belzuntze elkartearen inguruan, eta 2019ko irailean, Aiherran KABALKADA baten antolatzea erabaki da. Huna herritar multzo honen gomita: "Kultur proiektu horren gauzatzeko, herritarren parte hartzea eta engaiamendua beharrezkoak dira. Zahar, gazte, emazte, gizon, betiko Aihertar edo kanpotik jina, denen arteko trukaketa herri batentzat beti positiboa da eta proiektu horrek nahasketa hori baimenduko du. Dantzatzen badakizu? Edo ikasi nahi duzu? Antzerkian aritzea maite duzu? Musikaria zira? Beste talentu bat? Talenturik ez? DENEN BEHARRA DUGU! Proiektu hortaz mintzatzeko, bilkura publikora gomitatzen zaitugu, martxoaren 23an, ostiralez, arratseko 8ak eterditan Aiherrako Denen Etxean. Bi muslari pare sailkatu Pazko asteleheneko final handiarentzat Kantonaletako bigarren itzulia joan den igandean iragan da Izturitzen, Haramboure ostatuan. Hiru hoberenek Pazko astelehenean Senperen, Bonnet ostatuan, parte hartzen ahalko dute final handian, eta horietan Aiherrako bik: David Bidart eta Mikel Hernandez, bai eta Frederic Darquy eta Xabi Idiart. Beste parea Izturitzekoa dugu, J-Jacques Ascery eta Jamattitt Garrak osatua. Biba zuek eta xantza on!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3442. zbk

Norbaiten untsa ezagutzeko ez kasu egin erraiten duenari bainan egiten duenari.

Dalai Lama

Gure Hitza | 2018/03/22

Zuzentze

Herria

Joan den asteko "Jainkoa, Bizia, Jendea" zutabean, Peio Ospitalen artikuluari ez diogu titulu zuzena eman. Ezarri dugu "Zertako? Zergatik?", bainan hau zen duela hiru asteko Mandio kronikariaren artikuluaren izenburua, Peiorena zelarik errealki "Garapenezko kristautasunaren bidetik". Barka diezagula!...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016