Herriz Herri - Ahatsa-Altzieta-Bazkazane (NB) | 2018ko Martxoaren 22a

Darrigues okintegia telebistan | Amotzeko eskolan kezkatuak | Hitzordu batzu nahas mahas | Ibarrungo lastekaldiaren emaitzak | Gantxikin pilota larunbatean

M6-ko bi animatzaileren artean okintegiko enplegatu bat
M6-ko%20bi%20animatzaileren%20artean%20okintegiko%20enplegatu%20bat

Darrigues okintegia telebixtan:

Duela zonbait egun, kamera eta ezohiko mugimenduak ikusi ahal izan ditugu ogia hartzerat joaiterakoan. Zer ekitalde ote zen ostegun hartan, laster argituak izan gira. M6 telebixta gatea ari zen emankizun baten filmatzen, deitu ginezakeena "Frantziako okintegi hoberena". Emankizun hau ikusten ahalko dugu abuztuaren ondarrean, hor jakinen baitugu ea Departamenduko lehiaketa Beñaten lantegiak irabazi duen ala ez. Epaimahainean partehartzaile dira kide ezagunak, hala nola Norbert Tarayre sukaldaria bai eta Bruno Cormerais ogi egilea. Ororen buru, publizitate ona komertsio hunendako, bai eta aipamen bat gehiago gure herriaz.

Amotzeko eskolan kezkatuak:

Eskolako burasoek beren kezka agertu nahi izan dute, ikusiz azken bi urte hauetan Akademiako zuzendariak hitzeman gauzeri uko egiten duela, argudiatuz haurren kopurua 90 iskasletarat igotzen bada, orduan irakasle postu bat aurki dezaketela. Anartean, aurtengo sartzeari dagokionez, klase batean 40 ikasle izan litaizke 3 mailetan banatuak. Beti bezala tira-bira asko behar dira zerbaiten ukaiteko, agian postu berri hori laster eskura dezatela.

Hitzordu batzu nahas-mahas:

Larunbatean Gazteluko kirol zelaian errugbian nesken adixkidantzako torneoa iraganen da egun guzian, Spuc errugbi sekzioak antolaturik. Igande goizean, Erramuko meza 10ak eterditan, ondotik erramuen benedikatzea Zarika parkean, ohiko urrats hau herritarrek ongi preziatzen dutena. Haatik erramuak eskuetan ala ez, eguerdi aitzin elizako plazan, dantzan artzen ahalko gira, mutxikoetan edo bertze, Saltoka Ttikik animaturik. Dantza horien ondotik, adineko jendek bazkari baten gomita dute Bonnet ostatuan.

Ibarrungo lasterkaldien emaitzak:

Suerte onak lagundurik, eguraldi uste baino hobea agertu da asteburuan, nahiz haize ufada azkar batzuk bazterrak inarrosi dituzten. Halere lasterkaldiak bai eta oinezkoen ibilaldiak biziki ongi iragan dira. Larunbateko maratoian Irungo Carlos Garcia Recondok garaipena ardietsi du, 50 urterekin. Arratsaldean 10 kilometroko frogan jaz bezala Ibon San Miguelek erakutsi du bere nagusitasuna. Igandeko Senpereko Trail lasterkaldian Iban Letamendi izan dugu garaile. Giro alai batean, hau baita kirolarien marka, jendetza bildu da Ibarrungo plazan elgarrekin gozatzeko egunaren bukaera.

Gantxikin pilota larunbatean:

Elite Pro xapelgoan bi partida garrantzizkoak aurkeztuak dira gure trinketean hilabete hunen 24an. Lehenik binakako B mailan, arratsaldeko 4etan L.Lambert/ Migueltorena ariko dira Aguirre/Lucu bikotearen kontra. Ondotik 5ak aldean, A mailaren kondu, Larralde/Iturbe neurtuko dira Ospital/X.Lambert parearen aurka. Nola ez dugun usu izaiten maila huntako partidarik gure herrian, pentsatzekoa da herritar eta kanpotiar pelotazale andana batek parte hartuko duela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3442. zbk

Norbaiten untsa ezagutzeko ez kasu egin erraiten duenari bainan egiten duenari.

Dalai Lama

Gure Hitza | 2018/03/22

Zuzentze

Herria

Joan den asteko "Jainkoa, Bizia, Jendea" zutabean, Peio Ospitalen artikuluari ez diogu titulu zuzena eman. Ezarri dugu "Zertako? Zergatik?", bainan hau zen duela hiru asteko Mandio kronikariaren artikuluaren izenburua, Peiorena zelarik errealki "Garapenezko kristautasunaren bidetik". Barka diezagula!...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016