Herriz Herri - Baiona (L) | 2018ko Martxoaren 22a
Baionan Kantuz: Piloriko Iturrian
Martxoko Baionan Kantuz lekuz aldatuko da bere bigarren partean hala beharrez. Hain zuzen, lehengo auzitegi xaharra obretan da saltoki bilakatzeko. Ez da hortik urrun joanen kantu ekitaldia, hautatuz aldamenean den Pilori, nahiz ez den leku gisa, xortean tiratua izan kutx ala pil hori. Baionaren lehen iturri gunea da, elkartzeko leku historikoa eta Baionan Kantuzeko kantuek ahantzaraziko dituzte, leku hortan oihuka ar arazten ziren kondenatuak. Bestela, lehen hitzordua 11etan Lacarre plazan iraganen da, beti bezala, kantu berrien ikasteko eta horietan Oxobi idazlearen "Ama", Txakun taldeak berritu zuen moldean. Programa osoa www.baionankantuz. eus gunean atzemaiten ahal da. Larunbat arte (martxoaren 24a), udaberri hastapenaren elgarrekin kantatzeko!










