Herriz Herri - Azkaine (L) | 2018ko Martxoaren 22a

DESAFIO KLIMATIKOA | Eliza berdea | Esuakl preso eta iheslariak etxerat

Gure munduko eta GAURKO arazo larriena: DESAFIO KLIMATIKOA

Kazeta huntan izaten baitira gai huni buruz artikuluak, artoski eta behin baino gehiagotan irakurtzera gomitatzen zaituztet. Familian eta inguruan beldurrik gabe eta serioski aipatuz, erabaki zehatzak hartuz, denak deituak gira eraldaketa erraldoi batetara, gure bizimoldeak funski aldatzera. Desafio klimatikoari ihardukitzeko ezinbestekoa dugu indarrak batzea, sentsibilitate gatea muntatzea sail eta eremu ahalik eta zabalenetan, guzien indarrez argituz, gure geroa jokoan baita.

Eliza berdea

Ez da bakarrik Elizaren afera. Baina horrena ere baita (gure Elizako buruzagiak ez du bertzerik bultzatzen Laudato Si bere Entziklikan), eremu hortan gogoeta eta lan egitea premiazkoa du, jakinez fededun, bilatzaile edo fedegabe, denak lur berean bizi garela eta irabazdun atera behar. Joko Olinpikoak han nunbait jokatu balinbaziren, desafio klimatikoa hemen eta han jokatu behar dena da, kar eta esperantza handienarekin!

Euskal preso eta iheslariak etxerat

Martxoaren 30ean, hilabeteko azken ostirala, elgarretaratzea eginen da gure herriko plazan (19:00), "Euskal preso eta iheslariak etxerat! Amnistiarik gabe bakerik ez! Ez ge denak hor!" lema pean. Ondotik pintxo pote eta musika Nat & Watsonekin Xoko Ona ostatuan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3442. zbk

Norbaiten untsa ezagutzeko ez kasu egin erraiten duenari bainan egiten duenari.

Dalai Lama

Gure Hitza | 2018/03/22

Zuzentze

Herria

Joan den asteko "Jainkoa, Bizia, Jendea" zutabean, Peio Ospitalen artikuluari ez diogu titulu zuzena eman. Ezarri dugu "Zertako? Zergatik?", bainan hau zen duela hiru asteko Mandio kronikariaren artikuluaren izenburua, Peiorena zelarik errealki "Garapenezko kristautasunaren bidetik". Barka diezagula!...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016