Herriz Herri - Sara (L) | 2018ko Martxoaren 22a

Abisu | Sortzeak | Heriotze | Pilota | Errugbia | Eskubaloia

Ganex

Abisu:

Martxoaren 23an, ostiralez, arratseko 7etan, Lur Berri gelan ikusiko duzue dokumental bat eta ondotik entzunen Maialen Etxarten mintzaldia, jendeekin mintzatzeko metodo eta manera berezi batzutaz. Martxoaren 24an, larunbatean (9:00-13:00), plazan pastizak salgai San Josepe eskolako burasoek antolaturik. Martxoaren 25ean, igandean (10:00-19:00) Lur Berri gelan estofazko kukusu merkatua, sarrera urririk. Beti 25ean, Sara Korrika Trail mendi kurtsa (22km), elkarretaratzea 7:30etan, partiada goizeko 9etan plazatik, memento berean ibilaldi bat ere bada (17km), elkarretaratzea 7:00etan, partiada 7:30 eta 8:30 artean.

Otsaileko sortzeak:

Esther- Bonnefon Jules-Thiery-Mikel (02-12), Iguiniz Juien-Joseph (02-24).

Heriotze:

Surville Bernard, 72 urte, Haizpe-Berria, Mendi-Bixta auzokoa (02-14).

Pilota:

Trinketean esku huska, buruz buruka, 2. mailan: finalerdia Armendaritzen, Haroçarene Olivier irabazle 40-26 Endara Denis-ren kontra. Artekoak: Sari Bastien irabazle 40-27 Goizeko Izarraren kontra. Union Basque batasunean Helduak: Iribarren Unai – Mariluz Christophe galtzaile 40-33 Miarriztarren kontra. Artekoak: Etcheverria Eneko – Fagoaga Eneko irabazle 40-32 Hardoytarren kontra. Frantziako xapelgoan pasaka: Harinordoquy Alain – Eyheramondo Raphael galtzaile 13-00 Zaharrer Segiren kontra, Barandiaran Patxi – Elhorga Pepito galtzaile 13-04 Urruñarren kontra.

Errugbia:

Sarak galdu 15-07 Salbaterraren kontra.

Eskubaloia:

13 urtekoek galdu 18-31 Noustyren kontra. 15ekoek irabazi 22-12 Nafarroaren kontra. 18koek irabazi 15-09 Ossauren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3442. zbk

Norbaiten untsa ezagutzeko ez kasu egin erraiten duenari bainan egiten duenari.

Dalai Lama

Gure Hitza | 2018/03/22

Zuzentze

Herria

Joan den asteko “Jainkoa, Bizia, Jendea” zutabean, Peio Ospitalen artikuluari ez diogu titulu zuzena eman. Ezarri dugu “Zertako? Zergatik?”, bainan hau zen duela hiru asteko Mandio kronikariaren artikuluaren izenburua, Peiorena zelarik errealki “Garapenezko kristautasunaren bidetik”. Barka diezagula!

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016