Herriz Herri - Altzürükü (Z) | 2018ko Martxoaren 22a
Semeak preso ta burrasoak abian beren haurrak ikusi gabe
Joan den astean hil da Antonia Navarro Ortuño, Ion eta Unai Parot euskal presoen ama. Bazuen urteak ez zuela gehiago bere semeeri bisitarik egiten adinarengatik. Altzürükün egin dakote omenaldia, Ion Parot Muret presondegian denak ehorzketetara etortzeko baimena ukan zuen, aldiz beste anaia Unai Espainian preso denak ez du posible izan amari azken agurraren egitea. Ez da lehen kasua, aitzineko astean Lourdes Arronategi Uriarte hil zen, Ibon eta Eneko Goiezkoetxearen ama, Arles eta Galiziako presondegietan direnak, ez dute hauek ere ama lagundu ahal izan. Holako kasuak gertatuko dira, burasoak, adin edota osagarri arazoengatik, preso dituzten haurretarik urrun izanez.










