Herriz Herri - Heleta (NB) | 2018ko Martxoaren 22a

Dolu | Mezak

Herritarra

Dolu:

Ibiakoitzean segitu dugu bere azken egoitzara Remy Larre Agerrebehereko semea, bere lan denbora Parisen iragan duena. Erretira tenorea jin eta hurbildua zen bere sorterriari buruz, zorigaitzez ez du hainbat baliatu, gaitz bortitz batekin borrokan arizan ondoan amore eman behar ukan dio 63 urtetan. Ehortz egunean erakutsi dioten bezala ordainez, biziki atxikia zen euskal ohidurer bere akordeonarekin. Zonbat biltzar ez ote du alegeratu? Beti prest zagon lagunen erdian izaiteko. Lekukotasun ederra utzi dauku. Ehortz meza Mounho apezak eman du, Pariseko Euskaldunen omonier baitago beti, elizan kokahala jenderekin, orok otoitz eta kantuetan parte hartuz, hunkigarri bezain aberats agertu diren lekukotasunekin. Gure doluminak familiari bai eta heriotze hortaz hunkiak diren guzieri.

Mezak

Ibiakoitzean 19:00 Heletan, igandean (Erramu) 9:30 Mehainen, 11:00 Iholdin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3442. zbk

Norbaiten untsa ezagutzeko ez kasu egin erraiten duenari bainan egiten duenari.

Dalai Lama

Gure Hitza | 2018/03/22

Zuzentze

Herria

Joan den asteko "Jainkoa, Bizia, Jendea" zutabean, Peio Ospitalen artikuluari ez diogu titulu zuzena eman. Ezarri dugu "Zertako? Zergatik?", bainan hau zen duela hiru asteko Mandio kronikariaren artikuluaren izenburua, Peiorena zelarik errealki "Garapenezko kristautasunaren bidetik". Barka diezagula!...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016