Azalekoa | 2019ko Irailaren 19a

Zu hemen zaude, Aek ere bai!

M.O.

Zu%20hemen%20zaude_%20Aek%20ere%20bai!

Haurren eskola sartzeak eginak direla eta, AEK-k irailaren 30ean berea eginen du, helduek euskara ikasteko Gau Eskola guziak idekiko dira. Baliatu gira sartze horren karietara Ipar Euskal Herriko koordinatzaile berriaren ezagutzaren egiteko, Jakes Bortayrouren segida hartu baitu Mikel Esclamadon uztariztarrak.

Eskualdatzea Jakes Bortayrouk 32 urtez Ipar Euskal Herriko koordinatzaile lana eraman du, irail huntan erretretara joan da. Haren segida hartu du Mikel Esclamadon-ek, Uztaritzekoa, familia ez du euskaraduna, ikastolan du euskara ikasia, aitzin Hegalaldia zentroan lan egin du. Bere ardura izanen da Iparraldeko Gau Eskolen koordinazioa segitzea, herrialde bakoitzak bere antolaketa propioa baldin badu ere. Bestalde kanpoko harremanak bere gain izanen ditu, erran nahi baitu hizkuntza politikaren segipena, bereziki Euskal Erakunde Publikoa eta Euskal Elkargoa bezalako egiturekin. Horrez gain AEK Euskal Konfederazioko partaide izanez, AEK-ko koordinatzaileak bere elkartea ordezkatuko du. AEK Euskal Herri osoan kokatua den egitura izanez, orotara 100 bat baino gehiago Gau Eskola badira, Ipar Euskal Herria ordezkatzen du. Mikel Esclamadon-ek erraiten zaukun kasualitatez han ere koordinatzaile berri batek duela ardura hori hartua. 2019/2020 ikasturteko sartze kanpaina Ipar Euskal Herrian, 1500 baino gehiago dira urtero euskararen ikasteko urratsak egiten dituzten pertsonak. Arratsez edo egunean zehar, aste bateko edo(ta) hilabeteko ikastaroak segituz, beren iniziatibaz ala lanbide formakuntzaren bitartez, bakoitza antolatzen da bere ahalen arabera. Izen emaiteak hasiak dira irailaren 9an eta lehen kurtsoak abiatuko dira irailaren 30ean. Ipar Euskal Herriko 15 Gau Eskolek maila desberdinetako kurtsoak eskaintzen dituzte, arratsetan maila guziak, astean 5 edo 6 orduz. Formula berdina proposatua da egunean zehar ibiliko direneri. Euskara ikasten ari den pertsona batek behar du kondatu 32 astez, urritik ekaina arte, 160/192 ordu klase ukanen dituela. Lanean arizanez ere euskara ikasi Lan munduan ibilki den langile batek euskararen ikasteko posibilitatea badu, 2015ean AEK-k lehen ikastaro intentsiboak abiatu zituen. Geroztik urtero proposatzen du formakuntza bat hasiera mailatik hasten dena eta 6 hilabetez ikasleak “erabiltzaile independentea” bilakatzen da (B1). 2016an bigarren ikastaroak abiatu zituen, ikasleek C1 maila lortu behar dute, “erabiltzaile ikasia”. 2017tik, formakuntza hau publiko zabalari proposatzen zaio. Ikastaro intentsiboen helburua: euskara bereganatu, B1 edo C1 mailak lortuz, lan munduko eskaerari egokituz, besteak beste: haurtzaindegi, enpresa edo egitura publikoko harrera, turismo zerbitzu... edo(ta) hezkuntza arloan ari diren langileentzat. Pertsona horiek epe mugatu batean ahozko eta idatzizko gaitasuna lort dezaten, beren ofizioko gaitasunari gehitzen baitzaiote euskara jakitea. Ikasteko molde desberdinak Zuzenean klasetako kurtsoez gain, “On-Line ikastaroak” ere Hegoaldetik proposatuak dira, erran nahi baitu ordenagailua erabiliz euskaraz kurtsoak hartzen direla, aitzin beharrezkoa da oinarrizko hitz batzuen jakitea. Barnetegiak ere proposatzen ditu, aste bat edo biz euskaraz ikasteaz gain, euskaraz bizitzea murgiltze sisteman. Ikasle horien irakurtzeko plazerra ukanen dugu Herria astekarian “Haziak Loratzen” sailan
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3515. zbk

Oilategi batean oilar bat aski da.

Madeleine Ferron

Gure Hitza | 2019/09/19

Sarraski beltza

Peio Jorajuria

Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen hemendik beretik. Frantses estaduak Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta Sorita bi hartz esloveniarrak genituen hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion. Batetik, bioaniztasunaren izenean ez ginela samur hartzak berriz ikustea Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik, kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer pentsa genezake artzain bagine, geniola, gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako alhapideetan, haien bidetik iragaiten den hartzaren meneko? Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak kexu, berriz ere hartzak desmasia ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan Oztibarreko bi artzain gazteren tropak dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago, suntsituak. Cauterets gainekaldeko alhapidetara eramanak zituzten uda hontan beren bi ardi tropak, milako bat ardi orotara, Paxkal Harispuru B...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016