Euskaldunak eta heien tokiko historia ohoratua San Juan Capistranon
Joseba Etxarri
SAN JUAN CAPISTRANO,
KALIFORNIA. San Juan Capistranoko
Historia Elkarteak euskaldunak
omendu zituen joan den
igandean, herriari historian zehar
egin ekarpen oparoagatik. Ekitaldia
elkarteak urte guziz egiten
duen Ondarearen Barbakoan izan
zen, eguna euskalduneri dedikatuz.
San Juan Capistrano, misio
bezala sortu zenetik beretik izan
du harremanik euskaldunekin,
izan ere Fermin Francisco Lasuen
frantziskotar gasteiztarra --geroago
Kaliforniako misioen presidente
izango zena-- izan baitzuen
lehenengo apez 1775. urtean,
beste arabar bat, aita Gregorio
Amurrio lagun.
Hastapenak izen euskalduneri
lotuak, baina 19. mendean ere
San Juan Capistranon atzemaiten
dugu, 1880tik aitzina, Oyharzabal
familia, Domingo oseba, haren
iloba Esteban eta honen iloba
Esteban; eta beren ostatua, egun
eraikin historiko gisa babestua
dena. Lacouague familia baxenafartarrak
ere laranja-baratze handiak
izan zituen bertan, eta egun
ere bertan bizi dira ondorengoak,
Camino Lacouague karrikan
hain zuzen ere, euskara oraindik
ere mintzo delarik familiakideen
artean, bertan zinezko euskaldun
sortu zen Jean-Pierre Lacouague,
Maria Sansinena ainhoarrarekin
ezkondu baitzen. Besteak beste,
Renée (Lacouague) Bondi kantari
giristino famatuaren buraso izan
ziren. Lacouaguetarren arrantxo
hartan sortua zen baita ere Grace
(Lacouague) Mainvil, luzaz NABOko
diruzain izan zena, hau ere Kaliforniako
beste euskaldun batekin
ezkondua, John Mainvilekin.
Beste hainbaten artean San Juan
Capistranoko euskal aitzindarien
artean atzemanen ditugu, Oyharzabal
eta Lacouaguez gain, Erreca,
Etcheverry, Salaberri, Amestoy,
Zozaya, Echenique, Errecarte...
eta beste hainbat euskal deitura
gehiago, abantxu guziak bi aldeetako
nafartarrak.
Kaliforniako euskal istorioak dira.
Joan den igandean "San Juan
Capistrano Historical Society" delakoak
gogoratu eta omendu nahi
ukan zituenak. Elkarteak publikazio
bat aterako nahi du urtea bururatu
aitzin San Juan Capistrano eta
euskaldunez, igandean errekonozitu
zituen euskaldunen biografiekin,
tartean Maria Lacouague eta
Carmen Oyharzabal. Zorionak!
Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen
hemendik beretik. Frantses estaduak
Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta
Sorita bi hartz esloveniarrak genituen
hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion.
Batetik, bioaniztasunaren izenean
ez ginela samur hartzak berriz ikustea
Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik,
kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek
kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer
pentsa genezake artzain bagine, geniola,
gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako
alhapideetan, haien bidetik iragaiten
den hartzaren meneko?
Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin
hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako
suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak
kexu, berriz ere hartzak desmasia
ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan
Oztibarreko bi artzain gazteren tropak
dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago,
suntsituak. Cauterets gainekaldeko
alhapidetara eramanak zituzten uda hontan
beren bi ardi tropak, milako bat ardi
orotara, Paxkal Harispuru...