Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Irailaren 19a

Izturitze

Sartzea ama eskolan eta lehen mailan Bigabat eskola publiko elebidunean: -Izturitzen ama eskolan: orotara 39 ikasle dira, horietan 16 herritar. Castillon jauna da beti zuzendaria eta frantses irakaslea, euskarazkoan aitzineko berdina Marie- Claire Dufau. Laguntzaile: Veronique Labat-Garay, Audrey Ipuy eta berri bat Karine Hilderal. -Aiherran lehen mailan: 2 herrietako 38 ikasle biltzen dira, Izturitzetik 21. Guillaume andere zuzendariaren ardurapean, euskarazko partea Humayou anderearen gain delarik. -Arberoa ikastolan: 68 ikasletarik 22 dira Izturitzekoak, 4 irakasle eta 4 laguntzailerekin, Extefana Oihenart zuzendaria. Herritik badira ere 3 haur Hazparneko Ezkia ikastolan. Herriko pestak Hurbiltzen ari zaizkigu, urriko lehen asteburuan beharrak baitira beti bezala. Aurten ere izanen da denetarik: dantzaldi, kantaldi eta pilota bai eta janari eta edari. Ez ahantz ere Artetxea gelan herriko 12 gaztek emanen dutela euskarazko antzerkia, hain segur larunbat aratsaldez. Egitaraua xeheki aipatuko dugu ondoko egunetan. Anartean hor dugu Aiherrako kabalkada. Izturiztar anitzek huts eginen ez duguna eta agian aro ederrak lagunduko duena.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3515. zbk

Oilategi batean oilar bat aski da.

Madeleine Ferron

Gure Hitza | 2019/09/19

Sarraski beltza

Peio Jorajuria

Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen hemendik beretik. Frantses estaduak Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta Sorita bi hartz esloveniarrak genituen hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion. Batetik, bioaniztasunaren izenean ez ginela samur hartzak berriz ikustea Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik, kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer pentsa genezake artzain bagine, geniola, gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako alhapideetan, haien bidetik iragaiten den hartzaren meneko? Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak kexu, berriz ere hartzak desmasia ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan Oztibarreko bi artzain gazteren tropak dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago, suntsituak. Cauterets gainekaldeko alhapidetara eramanak zituzten uda hontan beren bi ardi tropak, milako bat ardi orotara, Paxkal Harispuru...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016