AEKren kurtsoak abian
Herriko Elkartetxean finkatua
zen izen emaiteko eguna irailaren
17an, epea pasatua izanik
ere Senpereko Gau Eskolak
ateak zabalik atxikiko ditu
borondate on guziendako.
Kurtsoak abian dira buruilaren
30ean eta bururatuko dira
ekainaren 19an, astean 5 edo
6 oren klaseen arabera. Edozoin
klase idekitzen ahal dago:
fitxik ez dakitenentzat, zerbait
dakitenentzat, euskara barnatu
nahi dutenentzat, dakitenek
bainan hobetu nahi dutenentzat.
Izen emaiteak deituz 05 59
25 76 09, iparraldea@aek.eus
edo www.aek.eus webguneetan
bai eta xehetasun gehiagorentzat
azkaine@aek.eus gunean.
AEKren lana goraipatzekoa da
gure hizkuntzaren ikasteko,
hobetzeko
eta erabiltzeko egunerokoan.
Heriotze
Bi aste barne, bigarren gazte
bat, minbiziak jorik 42 urterekin,
Jerome Labayle-Troy joan
zauku bere aita Dominiqueren
bidea harturik, hau zendu baitzen
duela 2 urte pasa. Bere
suhiltzaile lanari bere bizitza
osoa eskaini du azken 20 urte
hauetan, bai eta bere emaztea
Emilie eta Louise neska ttipiari.
Eliza ttipiegi suertatu da, hainbertze
familiako, herritar, lagun
eta nola ez suhiltzaile andana
fier batek ere parte hartu dutelakoan
azken kantu eta otoitzetan,
kartsutasun handiarekin.
Beren omenaldian, suhiltzaileen
arduradun eta jaun erretorak
azpimarratu dute hunen bihotz
handia, beti prest bertzeen zerbitzurako.
Heriotze hunek penetan
uzten dituen bere haur eta
emaztea, bai eta bere ama Bernadette
eta anaia Xavier, ahantzi
gabe familia eta ahaide guziak,
gure doluzko agurrik bizienak.
Jacques Brel zenaren kantuak
larunbatean
Larreko antzokian irailaren
21ean (21:00), Jacques B.-
ek kantatuko ditu Brel zenaren
abesti klasikoak eta hain
hunkigarriak izan diren: "Ces
gens-là", "Les vieux", "Ne me
quitte pas", "Quand on a que
l'amour", "Fernand" eta beste.
Kantari imitatzaile hunek aho
zabalik uzten du bere publikoa,
hain hurbiletik imitatzen du Brel
handia, ahotsa, itxura, jestuek
oroitarazten dute kantari ospetsua.
Harridura eta emozioak
nahi baditugu frogatu, huts ezina
den ikusgarria eskainia zauku.
Prezio betea 12€, haatik 8€
14 urtez pekoentzat, antolatzailea
herriko Lion's Club elkartea,
erreserbak Euskal-Herriko turismo
bulegoetan bai eta lekuan
bertan kontzertua aitzin.
Antzerkia Larrekon asteartean
"Fabrice Luchini et Moi" deitua
den ikusgarria, aurkeztua da
irailaren 24an (19:30) Larreko
kulturgunean. Ausarta izan
behar da Fabrice Luchiniren
kopiatzea. Olivier Sauton heltzen
da holako balentriaren egitera
eta bere idoloari omenaldi
ederra eskaintzera. Prezio betea
16€, prezio apaldua 10€, erreserbak
turismo bulegotan edo
cultureetpatrimoinesenpere.fr
webgunean, elkarte hau delarik
antolatzaile Herriko Etxearekin
betan.
Akerreta plazako errota
zabalik asteburuan
Ondarearen Egunen kari, Jean
Bruno Etcheverry jabeak, usaia
duen bezala azken urte hauetan,
errotaren ateak zabalik atxikiko
ditu eta dohainik, larunbat
eta igandean. Aurkitzen ahalko
dira artogorri irintzea, talo jastatzea,
sagarno eta euskal pastiza,
hauen artean erakusketa
pollit bat artoa eta Senpereko
erroteri buruz. Xehetasunak
tel: 06 87 49 44 55 eta
www.ardatzaarrouet.asso.fr
webgunean.Raid Cap Women lehiaketa
Bortzgarren edizioa iraganen da
larunbat arratsalde eta igande
goizean, neskek baizik ez dute
parte hartzen eta bikoteka. Lau
froga, mendiko bizikleta, kanoe,
trail eta orientatze lasterka, gaua
ere "bivouac" moduan pasatuko
dute. Abiatzea pilota plazatik,
agian denbora ederra lagun,
aupa neskak!
Ortzadarra elkartearen erakusketa
Iraganen da irailaren 17tik 25a
arte Larreko kulturgunean, egunero
(16:00-19:00). Senpereko
artisten margolan eta eskultura
obreen ikusteko aukera zinez
pollita, ez huts egin.