Han eta Hemen | 2019ko Irailaren 19a

Mahai jokoak hasi dira!!

Mahai%20jokoak%20hasi%20dira!!

Lehen asteko sartzearen angustia ahanzteko parada ukan dute kolegioko ikasleek! Eguerdiro animazio gelan biltzen dira nahi dutenak, mahai jokoen inguruan irri egiteko eta lagun berriak egiteko. Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste anitz! Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako! Jostatuz eta lagun berriak eginez!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/09/19

Euskal Museoan eskualdatzea

Euskal%20Museoan%20eskualdatzea
Joan den astean Baionako Euskal Museoan, Yves Ugalde presidenteak aurkeztu du zuzendari berria, Sabine Cazenave, kontserbatore dena, azaroan hartuko du funtzio berria. Olivier Ribeton-en segida du hartzen, azken hunek erran dauku 1988ko azaroan sartu zela Euskal Museoko kudeaketa lanetan, eta 31 urteren buruan harro senditzen dela lekukoa emaiteaz Sabine Cazenave bezalako pertsona bati. Ribeton-ek eskertu nahi izan ditu Museoko Lagunak bai eta ere Jean Haritschelhar zena, harek anitz lagundu eta erakatsi ziola azpimarratuz. Sabine Cazenavek bere burua aurkeztu du, bere lehen hitzetan euskal erroak zituela erranez, ama Barkoxekoa izanez haur denbora parte bat Xuberoan pasatu du eta beste parte bat Donibane Lohizunen. Euskaraz hitz bakar batzuk zazkiela, ez batueraz baina xiberotarrez. Euskararen ikasteko nahikaria agertu du, beharrezkoa baitzaio Euskal Herriko museo baten kudeaketarako funtzioa hartzen duen batek tokiko hizkuntza jakitea. Lanbide...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/09/19

Iparraldeko instituzioa: nora joan nahi dugu?

Iparraldeko%20instituzioa:%20nora%20joan%20nahi%20dugu?
Batera plataformak horrela azaltzen du irailaren 21ean, Baionako Arte Eskolan (Lehengo Ravel entzutegia) antolatzen duen foroaren gai nagusia. 2018an herritar audita bat antolatu zuen Iparraldeko gobernantza instituzionalari buruz, iazko EHLG-ren biltzar nagusian horren berri eman zuen eta ofizialki dosier hori Jean-René Etchegaray eta Euskal Elkargoko presidenteordeeri eman. Gogoeta horri segida bat emaiteko, aditu batzuk gomitatu ditu, bi mahai-ingurutan iraganen dena: Lehen partean (09:00-10:30), "Lurraldetasuna eta nortasuna, instituzioen legezkotasuna": Alain Faure ikertzaileak aipatuko ditu sufragio unibertsalaren ondorioak eta Vincent Simoulin Tolosako (Okzitania) unibertsitateko erakasle soziologoak azalduko ditu Okzitaniako lurraldeari buruzeraman gogoetak. Bigarren partean (10:45-12:15), "Elkargoko antolaketa hobetu: demokrazia eta parte hartze gehiago": Manon Loisel unibertsitateko erakaslea Lyon eskualdeko metropoliari buruz, Jo Spiegel...

Irakurri segida

3515. zbk

Oilategi batean oilar bat aski da.

Madeleine Ferron

Gure Hitza | 2019/09/19

Sarraski beltza

Peio Jorajuria

Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen hemendik beretik. Frantses estaduak Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta Sorita bi hartz esloveniarrak genituen hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion. Batetik, bioaniztasunaren izenean ez ginela samur hartzak berriz ikustea Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik, kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer pentsa genezake artzain bagine, geniola, gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako alhapideetan, haien bidetik iragaiten den hartzaren meneko? Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak kexu, berriz ere hartzak desmasia ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan Oztibarreko bi artzain gazteren tropak dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago, suntsituak. Cauterets gainekaldeko alhapidetara eramanak zituzten uda hontan beren bi ardi tropak, milako bat ardi orotara, Paxkal Harispuru...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016