Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Irailaren 19a

Uztaritze

Uztaritze

Permanentzia Jada zonbait urte badu Herriko Etxeak eta CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak xutik emana dutela ''Ene Herria ene osagarria'' mutualitate dispositiboa. Herriko biztanle guzieri idekia den mutualitate horrentzat permanentzia bat atxikia izanen da irailaren 19an ostegun huntan aratsaldez Gaztelondoa Herriko Etxean. Izen emaitea beharrezko da hitzordua atxikia izaiteko. Gehiago argitasunentzat deitu ditaike telefono huntara: 05 59 93 38 91 Oiloak etxetan 2018an abiatua 15 etxerekin, Herriko Etxeak aurten ere berritzen du esperientzia hori. Ekitaldi hori sartzen da etxetako eta menaioko ondarkinen ttipitzearen egitarauan. Helburua da lehenik ingurumenaren zaintzea ondarkin gutiago izan dadin eta bigarrenik oraino zahartuak ez diren oiloer (hiltzerat kondenatuak direneri) bigarren bizi bat emaitea. Hartzaileeri bi oilo Herriko Etxeak eskaintzen ditu, juntatuz kontseilu liburuxka bat bai eta ere herriaren eta hartzaileen arteko konbenio bat. Aurten 25 etxeri proposatuak izanen dira. Erran gabe doa Uztaritzeko biztanleeri dela bakarrik idekia. Interesatua denak argitasun gehiago ukaiten ahal du eta izena eman behar du Herriko Etxean irailaren 30eko berantenaz bere telefono eta helbide guziekin. Hazkuntza on.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3515. zbk

Oilategi batean oilar bat aski da.

Madeleine Ferron

Gure Hitza | 2019/09/19

Sarraski beltza

Peio Jorajuria

Duela urtea nonbaitan, hartz solas ari ginen hemendik beretik. Frantses estaduak Pirinioetara ekarrarazitako Claverina eta Sorita bi hartz esloveniarrak genituen hizpide. Bihotza erdibanatua genuela genion. Batetik, bioaniztasunaren izenean ez ginela samur hartzak berriz ikustea Pirinioak populatzen. Bertzetik, haatik, kezka zorrotza agertzen genuen, hartzek kabaletan egin zitzaketen makurrez. Zer pentsa genezake artzain bagine, geniola, gure ardi tropa hantxet nonbait goimendietako alhapideetan, haien bidetik iragaiten den hartzaren meneko? Irudi mingarria zabaldua izan zaiku aitzin hortan: ardi hilak lerrokatuak Baionako suprefeturaren aitzinean, eta ondoan artzainak kexu, berriz ere hartzak desmasia ikaragarriak eginik mendian. Aldi huntan Oztibarreko bi artzain gazteren tropak dira hunkiak izan, hunkiak baino gehiago, suntsituak. Cauterets gainekaldeko alhapidetara eramanak zituzten uda hontan beren bi ardi tropak, milako bat ardi orotara, Paxkal Harispuru...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016